TXUPITOPIRULETAK
Mostrando entradas con la etiqueta Saul. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Saul. Mostrar todas las entradas
lunes, 19 de diciembre de 2011
Roll playing-aren ebaluazioa eta gidoia
Hona hemen gure roll-playing-aren balorazioa errubrikaren irizpideak jarraituz (klik!), eta baita, roll-playing-a egiteko prestatutako gidoia ere (klik!)
miércoles, 14 de diciembre de 2011
ROL PLAYINGA Peruren Historioa
Hemen daukazue Txupitopiluletak sortutako bideo bikain hau. Ezarri baino lehen, gure esker milak paketinaikos taldeari guraso papera egiteagatik eta beraien ekarpen guztiak eskaintzeagatik.
Eskerrik asko ikusle maiteoi!
=)
miércoles, 30 de noviembre de 2011
AHOTS MESIANIKOKO ERROBOTA
Blog-ean hausnarketa egiteko normalean berriak erabili behar ditugun
arren, oso iritzi artikulu interesgarria iruditu zaigu. Honek gaur egun
hezkuntza pairatzen hasi den, eta etorkizun batean pairatu dezakeen egoeraren
berri jasotzen du. Gainera, oso hitz gutxitan eta era erakargarri batean
idatzita dagoenez kuriosoa eta polita iruditu zaigu, nahiz eta barnean
irakasleentzako etorkizun beldurgarria gordetzen duen.
Artikulua ulertzeko hezkuntza ez den beste lan esparruetan gertatu dena
aztertu beharra dago. Industrian, adibidez, hasiera batean ekoizpenerako
langileen eskuak ezinbestekoak baziren ere, denborarekin makinak agertu eta
apurka apurka langileen beharra murrizten hasi zen. Honen ondorioz, langileen
kopurua, industrian, nabarmen murriztu zen. Adibide hau kontuan hartuta, teknologia
berriek, gizakiaren lana errazteko aitzakiarekin sortu baziren ere, gaur egungo
kasu askotan gizakia bera ordezkatu dutela esan dezakegu. Zertarako ordaindu 10
langileen soldata, eginkizun bera betetzen duen makina zoragarria martxan
jartzeko langile bakarra behar ba da?
Guri dagokigunez, hezkuntza arloan, begi-bistakoa da teknologia berrien
erabilerak azken urte hauetan izan duen hazkuntza. Egungo irakasleek hauek
erabiltzera behartuta daude, eta haien lana pixkanaka pixkanaka mugatzen hasi
da. Lehen, irakasleak euren hitzez baliatu behar ziren teoria desberdinak
azaltzeko, egun, ordea, nahikoa da botoi bat sakatuz makina batek teoria bera
azal dezan. Beraz, egoera honek aurrera jarraitzen badu, irakaskuntzarako
pertsona formatuak eta kualifikatuak garatu beharrean, nahikoa izango da
teknologia berrien erabilera ezagutzen duen pertsona bat kontratatzearekin. Eta
egoera honetan,azkenean, ahots mesianikoko errobotarekin topatuko gara.
Honetaz gain, azkeneko urte hauetan komunikabideetan hainbeste erabilia
izan den “krisia”-ren aitzakipean gertatzen ari diren murrizketa guztiak
kontuan hartzen baditugu, eta gero eta pertsona gehiago langabezian aurkitzen
direla jakinda, erraz uler dezakegu langileak makinekin ordezkatzeak ekar
ditzakeen onurak zenbait pertsonen poltsikoetan.
Gainera, eskoletan, gero eta garrantzia handiagoa ematen zaie eduki
akademikoei, eta giza irakasle errealaren beharra duten balore moralak eta
giza-harremanak baztertu egin dira. Guzti hau kontuan hartzen badugu ezin dugu
iritzi artikulu honetan azaldutako etorkizun beldurgarrirako bidean gaudela ukatu.
Beraz, hezkuntza zertan bihurtzen ari den hausnartu beharrean gaudela
pentsatzen dugu, eta baita teknologia berriek ekartzen dituzten ondorioak
aztertzeko beharrean ere. Argi dago teknologia berriei esker baliabide asko eta
aberatsak ditugula gure esku, eta hauek era egokian erabilita izugarrizko
laguntza lortu dezakegula. Beraz, ondorio gisa, esan dezakegu irakasle moduan
eskaintzen, edo askotan inposatzen zaizkigun baliabideak ondo aztertu eta hauen
erabilera ondo neurtu behar dugula ahots mesianikoko errobotak gure lanean ordezka
ez gaitzan.
>Danok lan egin dugun arren aste hontan neri tokatzen zitzaidan blog-era pasatzea. Horregatik etiketetan neu bakarrik agertzea.
miércoles, 23 de noviembre de 2011
Gaurko klaseko hausnarketa _ Saul
Gaur klasean
egindako praktikan irakasle izanda gertatu ahal zaizkigun, eta kezkagarriagoa
dena guretzat, gertatuko zaizkigun arazoak gertuago ikusi ditut.
Azken urte hauetan,
komunikabideak eta jasotako txarla guztiak direla eta, oso presente izan dugu
bulling-a eta horren kasuak. Beraz, nolabait, horrelako egoerak pairatuko
ditugula onartuago daukat, eta horregatik, agian prestatuago ikus dezaket nire burua.
Hala ere, gaurko
kasuen artean inoiz burutik pasatu ez zaizkidanak eta benetan gerta daitezkenak
entzun ditugu. Horien artean, muturrekoenak izan dira gehien harritu nautenak,
ikasle bat hiltzen denean adibidez, zelan lagundu bere lagun mina den
ikasleari. Hala ere, gehien kezkatzen nautenak egunero gertatzen diren egoerak
dira; gurasoen bereizketak, tratu txarrak, umeen bazterketak, kulturen arteko
talkak, e.a. Izan ere, hauek behin baino gehiagotan pairatu beharko ditugu, eta
horiei aurre egitea eta ahalik eta konponbiderik onena lortzea gure esku egongo
da.
jueves, 17 de noviembre de 2011
Robert Rosenthal-en esperimentua_Saul
Robert Rosenthal-en esperimentua jasotzen duen artikuluaren nire hausnarketa irakurtzeko klik hemen
lunes, 14 de noviembre de 2011
Moduloko lana lantzeko testuen laburpena
jueves, 10 de noviembre de 2011
Elkarrizketaren balorazioa _ Saul
Azkenean lortu dut elkarrizketa egitea!
Hasiera batean espero ez nuen arren, gustura eta pozik atera naiz
elkarrizketatik. Hasieran lotsa puntu batekin
abiatu naiz institutura. Arraroa egin zait zentzazio hori izatea, izan ere,
konfiantza handia transmititzen didan irakaslea da hau, eta askotan egon gara
biok elkarrekin hizketan. Gaurkoa, ordea, egoera desberdin gisa azaltzen
zitzaidan; ez zen batere naturala neure burua irakasle honi era formalean elkarrizketa
bat egiten imajinatzea.
Hala ere, bera ikusi dudan bezain pronto lasaitu eta eroso sentitzen
hasi naiz, betiko naturaltasuna transmititu baitit. Gainera berarentzako ere
egoera arraroa zela ikusteak naturaltasun zentzazio hori indartu dit, eta
elkarrizketa formala espero nuena, ohiko solasaldi erosoa bihurtu dugu.
Elkarrizketa, berez, motz (25 min. Inguru) gelditu zaigu, hala ere lortutako
informazioa zehatza, baliogarria, eta aberatsa izan dela uste dut. Esan bezala,
pozik atera naiz solasaldi honetatik.
Gehien gustatu zaidana neure burua berarekin (gaztea zenean)
identifikatzea izan da. Lehenengo galderatik konturatu naiz honetaz; ea
zergatik erabaki zuen irakasle izatea galdetu diodanean, hasieran beste asmo
batzuk zituela azaldu dit, baina bizitzan izandako hainbat faktoreek irakaslea
izatera bideratu zutela. Bere esanetan; “azken finean ez dut uste izan dela
erabaki bat, baizik eta bizitzak eraman zaituen leku bat”
Hau entzuterakoan nire egoera etorri zait burura, zeinean, nik ere,
beste asmo batzuk nituen, eta azkenean, berari gertatu zaion bezala,
irakaskuntzarako bidean ikusten dut neure burua.
Beraz, esaldi horrekin geratzen naiz, bizitzak garamatzan bidea
besterik ez dela hau, eta gure kasuan, bideak, hezkuntza mundura eraman
gaituela.
martes, 8 de noviembre de 2011
Hezkuntza Sailak Ordezkapenetarako 3 milioi euro gutxiago
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak datorren urterako 2.645 milioi euroko
aurrekontua du. Hezkuntza arloan nahiz
eta %0,9 jaitsi, aurrekontu guztiekin konparatuz %0,1 igo da.
Hezkuntza Sailaren helburua, hezkuntzarako eskubideak berdintasunez gauzatzea da, eta hau lortzeko hainbat murrizketa egin behar dituzte:
Hezkuntza Sailaren helburua, hezkuntzarako eskubideak berdintasunez gauzatzea da, eta hau lortzeko hainbat murrizketa egin behar dituzte:
- ·
Eskolaratzeko dirua, %1 igo
- ·
Langileen
lan baldintzak eta ordezkapenak berdin mantenduko dira, baina ordezko langileen
gastuetan 3 milioi euro gutxiago gastatuko
dituzte, milioi bat gutxiago lehen hezkuntzan eta 2 milioi gutxiago
derrigorrezko bigarren hezkuntzan.
-
·Unibertsitateetan
eta ikastetxetan ekintza batzuk atzeratu egin beharko dituzte, eta beste
urtetan eskaini ohi izan diren sari
batzuk, kenduko dituzte.
-
·Bigarren
hezkuntzako laugarren mailan eskaintzen diren atzerrira ingelesa ikastera
joateko udalekuak kenduko dituzte eta honekin 80.000 euro aurreztea
espero da.
Gaur egungo egoera dagoen
bezala, murrizketa batzuk egitea beharrezkoa da irtenbideak emateko, baina
hezkuntza arlotik at, izan ere, hezkuntza on bat edukitzea haur eta gazte
guztientzako onuragarria da eta ekintza interesagarri batzuk alde batera uzten
ditu murrizketa honek, hala nola, kanpora ikastera joateko aukera ( ikasteko
aukera paregabea), langileen gastuak murriztearekin ere galtzen ateratzen gera,
baliabide gutxiagorekin geratuko baitira.
Ikasleak eskolaratzeko
gehiago ordaintzea ere, ez da irtenbide egokia, nahiz eta zifra txikia izan,
familia askorentzat handia da.
Albistea, gaur, 2011ko azaroaren 8an berria
egunkarian atera da bertan interneten baino zabalagoa da eskaintzen den
informazioa.
Hona hemen, albistearen irakurtzeko esteka: klik!
lunes, 7 de noviembre de 2011
viernes, 28 de octubre de 2011
Greba erdizka gelditzen da Nafarroako ikastetxe publikoetan
Greba eguna ostean, eta 4000 pertsona inguru Iruñera gerturatuta, datuak ateratzen dira eta lehendabiziko kontraesana ateratzen da. Hezkuntza sailak %34 kokatzen du jarraipena eta aldiz sindikatuek %70an. Hezkuntza sailak dioenez jarraipen gehiago eduki du bigarren hezkuntzaren aldetik lehen hezkuntzaren aldetik baino. Greba egitera gerturatu zirenak diotenez: irakasleak beraien lana murrizketekin eraginda dagoela diote, lan ordu gehiago dauzkatelako, ume gehiago klaseetan eta horrela klasetako kalitatea baldintzatuta gertatzen da. Baita esan behar da, 55 urtetik gorako jornadako murrizketa ez dela aurrera eramango eta lan ordu berdinak dauzkatela. Hala ere, harrigarriena bajak ez betetzearen arazoa da Iruñeako zenbait ikastetxetan gertatu den moduan.
viernes, 21 de octubre de 2011
ADIMEN EMOZIONALA (Nola landu)
Inteligentzia emozionalaren ezagugarriak, gure burua motibatzeko gaitasuna, gauzak egiteko nahia ez galtzea nahiz eta frustrazioak jasan, inpultsoak kontrolatzea, gure animo egoera erregulatzen jakitea, ezinegona kontrolatzen jakitea, enpatia erabiltzen ikastea eta besteengan konfiantza edukitzea dira.
Norberaren ezaugarri emozionalen %50ª genetikatik datorkigu eta beste %50ª jaiotzez eta haurtzaroan bereziki bizi izan ditugun esperientziatik.
-Umeek beraien burua motibatzeko gaitasuna lantzea: Jolasak, jarduera dinamikoak eta parte hartzea bultzatzen dituzten jarduerak egitea. Adibidez: Altxorraren bila, hau helburu zehatz bat lortzean datza. Mota honetako jokoen bitartez umeen motibazioa, talde lana eta parte hartzea bultzatzen da. Gainera, jarduera dinamikoa da.
-Gauzak egiteko nahia ez galtzea nahiz eta frustrazioa jasan: Nahiz eta oztopo batzuk jasan, aurrera jarraitzea bultzatzen dituzten ariketak. Adibidez: Zaku lasterketa, non erori arren berriro altxatu eta aurrera egin behar duten. Talde lana sustatzeko beste ariketa batzuk egiteko aukera ere badago. Hala nola bi pertsona edo gehiagok elkarri lotuta egiten duten lasterketa.
-Inpultsoak kontrolatzea: jolasak zeozer egitera bultzatu arren, inpultso hori kontrolatzen lagunduko gaituzten arauak. Adibidez: Baloi batekin harrapaketetara, honetan harrapatzaileek baloia eskuen artean daukaten bitartean ezin dituzte hankak mugitu. Horretaz gain, harrapatzerako orduan, baloiarekin harrapakina ukitu beharko dute hau askatu gabe, hau da, baloia ezin da jaurti.
-Gure animo egoera erregulatzen jakitea: Ezagutzeko, lehenik eta behin, animo egoerak zeintzuk diren jakin behar dituzte. Horretarako, animo egoera ezberdinak antzeztaraziko diegu. Triste, alai, haserre…
-Ezinegona kontrolatzen jakitea: Umeek bere txanda itxoiten irakasten duten jolasak besteen txandak errespetatuz. Adibidez: Errelebo lasterketa, non aurrekoak bukatu arte itxaron behar dutela beraiek hasteko. Talde lanean pista jolasa ere erabili dezakegu, non pista ahalik eta azkarren irakurri nahi duten baino hori baino lehen froga bat pasa behar duten.
- Enpatia lantzen ikastea: Besteen egoeretan jarri eta hauek ulertzeko jolasak. Adibidez: Antzerki bat non beste baten paperean sartu behar diren eta haien egoera ulertu behar duten hobeto antzezteko.
-Besteengan konfiantza edukitzea: Konfiantza lantzeko jolasak. Adibidez: Erortzen utzi beste batek hartuko zaituela konfiatuz. Begiak estalita atzeko batek gelan zehar gidatzea zenbait testura diferente dituzten gauzak ukiaraziz.
miércoles, 19 de octubre de 2011
Ikasle baten ama hiru urtera zigortua irakasle bat erasotzeagatik
Epaiak jasotzen duenaren arabera ama eta bere alaba Bilboko ikastetxe bateko jolastokian zeuden emakumeak bere alabari txokolatezko arrautza bat eman zionean. Momentu horretan ikastetxeko zaintzazko irakaslea agertu eta leku horretan jatea debekatuta zegoela gogoratu zion emakumeari. Emakumeak haserretu eta modu txarrean irakaslea bultzatu ondoren oldartu eta honi muturrekoak eta ostikoak ematen hasi zen mehatxuak botatzen zituen bitartean, “hilko zaitut”. Jipoiaren ondorioz irakasleak 77 egun behar izan zituen osatzeko eta, hala ere, eskuin eskuko atzamar bat osatu gabe kaltetuta gelditu zaio.
Begi bistakoa da azken urte hauetan irakaslearen irudia pairatu duen gainbehera. Orain dela urte batzuk irakaslea oso pertsona baloratua eta errespetagarria zen. Gaur egun, ordea, errespetu hori galdu da gure gizartean. Gainera, ikus daitekeenez azkenengo urte hauetan arazo hau okerrera doa.
Horrelako gertaerak edozein pertsonari zuzenduta eta edozein esparrutan gertatuta ere jasanezinak dira, hala ere, guk irakasleak izateko ikasten ari garela, ikus dezakegu irakaskuntzan gero eta gehiago gertatzen ari diren gertaerak direla hauek eta hori da gehien kezkatzen gaituena. Baliteke, kasu hau ez ohiko kasu bat izatea, eta holako eraso bortitzak egunero ez gertatzea, baina irakaslearekiko errespetua kolokan jartzen duten egoerak egunero errepikatzen dira.
Ikus dezakegunez irakaslearen buruhauste bakarra jada ez da ikasleak ahalik eta era egokienean hezitzea, baizik eta erreformen erasoen aurrean, ikasleen erasoen aurrean, eta orain ere, gurasoen erasoen aurrean ikasleak zelan hezitu ditzaketen asmatzea.
Prestatu beharko gara..
Albiste osoa irakurtzeko klik!
Autokritika; Saul Jimenez Perez -31A-
Gaurko jardueran "M taldean" adimen emozionalari buruz hitz egin behar izan dut hau zer den eta zelan aplikatu daitekeen azalduz. Hau egiterakoan papera gehiegi begiratzen nuela konturatu naiz, agian ideiak argi nituen arren zenbait kasutan zelan azaldu zaila egin zaidalako. Gainera baliteke teorikoki azalpen gutxi eman ditudala eta adibideetan gehiegi murgildu naizela. Hala ere, taldekoek adibideekin ulertzea errazago egin zaiela adierazi didate.
Saul 31A
lunes, 17 de octubre de 2011
Karrera batzuk desagertuko dira... Nun?Zeintzuk?Zergatik?
UPV-k beste kampus batzuetan errepikatzen diren eta ikasle gutxi dituzten karrera batzuk kenduko ditu.
Krisi ekonomikoa izan da erabaki horren arrazoia eta proiektua urte bukaerarako prest egongo da nahiz eta 2012-13 kurtsoan jarriko den martxan. Konponbidea aurkitu behar zaien 3 situazio ikus daitezke: Matrikula baxua dituzten eta zentro ezberdinetan eskaintzen diren titulazioak, matrikula baxua dituzten baino zentro bakar batean eskaintzen diren titulazioak eta espero dena baino harrera sozial gutxiago dituzten karrera berriak. Baino lehen pausoa, bikoitzak edo hirukoitzak dauden karreretan ematea erabaki da.
Kenduko diren graduak nagusiki ingeniaritzakoak izango dira baino Ekonomia eta Enpresakoak, Kimikakoak, Enfermeritzakoak eta hezkuntzarekin lotutakoak ere izango dira. Gainera ikasle gehien dituzten fakultateak mantentzea da printzipioz mantenduko den irizpidea. Baina horrek ez ahal du gradu horien media gehiegi igoko? Hori da ikasleontzat arazo nagusia, buruhauste gehien ekartzen dituena. Selektibitate berriarekin nahiko okertu dituzte gauzak orain berriro hanka sartzeko. Adibidez orain farmazian sartzeko nota altua eskatzen badute, hau betetzekotan 14puntutik 13,5 atera beharko ahal da?
Ikasleak garen aldetik badakizu ikastea dela gure eginkizuna, baina argi dago pertsonak garela eta eskatzen den media arrazionala izan behar duela. Beraz erabaki azkarrak hartu aurretik, ondo legoke horrek ekarri ditzakeen ondorioak aztertzea.
jueves, 6 de octubre de 2011
EGA beharrezkoa?
Bizitzako %50a edo gehiago euskaraz kurtsatu eta graduko ikasketak egin ezkero , eskolak hizkuntza ezagutza maila edo trebezien inguruko titulu edo ziurtagiriak emango dira. Gainera, unibertsitatea ez den beste ikasketak burututa ere eskainiko dira.
hori ez litzateke horrela izan beharko. Izan ere, lege berri onek ez du bermatzen jendea euskara maila horretara iristen denik. Horregatik, gutxienez bizitza osoan zehar “D” ereduan aritu diren pertsonek jaso beharko lukete. “B” eredukoek besteen titulu bera eskuratzea ez zaigu bidezkoa iruditzen. “D” ereduan ikasi dutenen euskara maila bera al dute? Hori da Celaá hezkuntza kontseiluko aholkulariak zehaztu duena eta bere justifikazio bakarra hauxe izan da: ez da normala herri batean lan egiteko herri horren hizkuntza ziurtatzen duen agiria eskatzea. Baina guk badakigu euskara ez dagoela beste edozein herrialdetako hizkuntzaren egoera berdinean. Azken finean, euskara sustatu eta bultzatzeko beharra dagoela uste dugu.
Hona hemen Gara egunkarian agertutako albiste honen link; klik!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

