TXUPITOPIRULETAK

TXUPITOPIRULETAK
Mostrando entradas con la etiqueta BERRIA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta BERRIA. Mostrar todas las entradas

lunes, 12 de diciembre de 2011

SEXISMORIK GABEKO EGUBERRIAK


Ondorengo artikulu hau, stee-eilas sindikatuak berrian argitaratu zuen abenduaren 11ean, igandea.

Eguberriak laster datozela eta, etxeko txikiak olentzerori bidaltzeko gutuna prestatzen hasten dira, jostailu eta jokoz betetako gutuna. Artikulu honek dio, joko eta jolasak erosterako orduan gizon eta emakumearen arteko ezberdintasuna bultzatzen duen sexismoa alde batera utzi behar dugula. Jolas eta joko hauetan gizon eta emakumearen betiko rolak nabarmentzen dira, bideo jolasetan, eredu sexistak etengabekoak dira,bai emakumearen irudian eta gizonaren eta emakumearen rola azalduz. publizitatea da horren eragile nagusia, izan ere estereotipoz beterik dago, jokoek ez daukate, jokoaren propioa den rolik. inguruak, gizarteak.. eragiten du joko bat neskentzako edo mutilentzako izatea. Helburua ez da orain neskek, orain arte mutilek jolas ohi izan duten jolasetara jolasten hastea eta alderantziz, baizik eta joko guztiak guztiontzat izatea Haurrak etengabe, jolasean eta jokoekin dabiltzanez, oso garrantzitsua da euren garapenerako eta gizartera egokitzeko.


Geuk, gure kasuan, irakasle bezala, haurren hezkuntzaren zati handi bateko gera eta komunikabide eta publizitate mota hau desagertzearen aurka ezer gutxi egin dezakegunez, honek defenditzen dituen ideien aurka joateko aukera geratzen zaigu, haurrengan ahalik eta eragin gutxien izaten saiatu behar garelako. Zenbat kasu daude, zenbat eskoletan gertatzen da “mutilen” jolasekin jolasten duten neska asko eta “nesken” jolasekin jolasten duten mutil asko lotsatuta sentitzen direla honengatik? Eta beldur direla egiten dutena aitortzeaz?(besteek zer pentsatuko dutenaren beldur direlarik) honekin amaitu beharra dago bai eskolan eta baita familia giroan ere.  Horretarako modurik egokiena haurrei jolasek sexurik ez daukatela argi uztea da. Irakasle moduan, garai hauetan, ikasleei azaldu behar diegu hau beraiek ulertzeko moduan, argi utzi behar diegu ez dagoela mutilentzako jolasik ezta neskentzako ere, eskola askotara olentzero ere iristen da eta guztientzako opariak berdinak izan beharko lirateke edo antzekoak behintzat, haiek barneratuta dituzten desberdintasunak alde batera uzteko modurik egokiena baita (Beraiek hoberen ulertzeko modua behintzat bai). Honetaz gain, haur baten oparia,( jostailu, bideo joko, literatura…) erabakitzerako orduan hainbat gauza kontuan hartu behar dira: haurraren adinerako egokia eta interesgarria izatea, elkartasuna eta laguntasuna bultzatzea, jarrera solidarioa azaltzea, sexista baztertuz, parte hartzera bultzatzea, emakumearen irudia nabarmentzea… hau guztia etxean bultzatzeaz gain, eskolan landu beharra ere badago.

Denok landutako testua den arren, nik (Olatz) pasatu dut blogera.

miércoles, 30 de noviembre de 2011

AHOTS MESIANIKOKO ERROBOTA


Gaur, berria bilatzen ari ginela, ondorengo iritzi artikulua aurkitu dugu; klik! irakurtzeko.

Blog-ean hausnarketa egiteko normalean berriak erabili behar ditugun arren, oso iritzi artikulu interesgarria iruditu zaigu. Honek gaur egun hezkuntza pairatzen hasi den, eta etorkizun batean pairatu dezakeen egoeraren berri jasotzen du. Gainera, oso hitz gutxitan eta era erakargarri batean idatzita dagoenez kuriosoa eta polita iruditu zaigu, nahiz eta barnean irakasleentzako etorkizun beldurgarria gordetzen duen.

Artikulua ulertzeko hezkuntza ez den beste lan esparruetan gertatu dena aztertu beharra dago. Industrian, adibidez, hasiera batean ekoizpenerako langileen eskuak ezinbestekoak baziren ere, denborarekin makinak agertu eta apurka apurka langileen beharra murrizten hasi zen. Honen ondorioz, langileen kopurua, industrian, nabarmen murriztu zen. Adibide hau kontuan hartuta, teknologia berriek, gizakiaren lana errazteko aitzakiarekin sortu baziren ere, gaur egungo kasu askotan gizakia bera ordezkatu dutela esan dezakegu. Zertarako ordaindu 10 langileen soldata, eginkizun bera betetzen duen makina zoragarria martxan jartzeko langile bakarra behar ba da?

Guri dagokigunez, hezkuntza arloan, begi-bistakoa da teknologia berrien erabilerak azken urte hauetan izan duen hazkuntza. Egungo irakasleek hauek erabiltzera behartuta daude, eta haien lana pixkanaka pixkanaka mugatzen hasi da. Lehen, irakasleak euren hitzez baliatu behar ziren teoria desberdinak azaltzeko, egun, ordea, nahikoa da botoi bat sakatuz makina batek teoria bera azal dezan. Beraz, egoera honek aurrera jarraitzen badu, irakaskuntzarako pertsona formatuak eta kualifikatuak garatu beharrean, nahikoa izango da teknologia berrien erabilera ezagutzen duen pertsona bat kontratatzearekin. Eta egoera honetan,azkenean, ahots mesianikoko errobotarekin topatuko gara.

Honetaz gain, azkeneko urte hauetan komunikabideetan hainbeste erabilia izan den “krisia”-ren aitzakipean gertatzen ari diren murrizketa guztiak kontuan hartzen baditugu, eta gero eta pertsona gehiago langabezian aurkitzen direla jakinda, erraz uler dezakegu langileak makinekin ordezkatzeak ekar ditzakeen onurak zenbait pertsonen poltsikoetan.

Gainera, eskoletan, gero eta garrantzia handiagoa ematen zaie eduki akademikoei, eta giza irakasle errealaren beharra duten balore moralak eta giza-harremanak baztertu egin dira. Guzti hau kontuan hartzen badugu ezin dugu iritzi artikulu honetan azaldutako etorkizun beldurgarrirako bidean gaudela ukatu.

Beraz, hezkuntza zertan bihurtzen ari den hausnartu beharrean gaudela pentsatzen dugu, eta baita teknologia berriek ekartzen dituzten ondorioak aztertzeko beharrean ere. Argi dago teknologia berriei esker baliabide asko eta aberatsak ditugula gure esku, eta hauek era egokian erabilita izugarrizko laguntza lortu dezakegula. Beraz, ondorio gisa, esan dezakegu irakasle moduan eskaintzen, edo askotan inposatzen zaizkigun baliabideak ondo aztertu eta hauen erabilera ondo neurtu behar dugula ahots mesianikoko errobotak gure lanean ordezka ez gaitzan.



>Danok lan egin dugun arren aste hontan neri tokatzen zitzaidan blog-era pasatzea. Horregatik etiketetan neu bakarrik agertzea.

lunes, 14 de noviembre de 2011

HEZKUNTZA MODELO FINLANDESAK MUNDUKO ERANTZUN AKADEMIKO ONENAK LORTZEN DITU, BAINO NOLA?


Lund-eko unibertsitatean (Suezian) klaseak ematen dituen Inger Enkvitek dio, honen arrazoi nagusia hezkuntza sistema tradizionalak erabiltzearena dela, horrek ikasleen esfortzua bait dakar.

Erantzun peto eta bikain horietarako arrazoietako bat, curriculum oso argia dutela da, non guraso zein ikasle eta irakasleek zer ikasi behar duten ondo ulertu dezaketen. Beste bat, irakasleen nibela oso altua dela da, izan ere, hango magisteritzako unibertsitateak bakarrik 5-10 plaza eskaintzen ditu, irakasle izateko aukera emanez. Horrekin ondorioztatu daiteke irakasle bihurtuko dena, ez dela edozein pertsona izango, oso azkarra izango delako, batxilerreko nota onenak dituelarik.

Goian aipatutako irakasleaz gain, hezkuntzan  badaude gainontzeko figura argi  batzuk. Ikasleei dagokionean badute hezkuntza espezial a behar dutenentzako zerbitzu bat haur horientzako oso lagungarria dena eta besteei estimulatzen zaie. Familiaren jarrera, Espainian ez bezala, irakasleak errespetatzean datza, lehenengo irakasleari entzuten eta gero seme-alabei eta ez alderantziz. Azken figura garrantzitsua eskola da, hemen 7 urterekin hasi eta 16rekin bukatzen dute eta mota dela eta, eskola gehienak publikoak dira.

Inger Enkvit-i Espainiako erantzunak hobetzeko zer egin daiteken galdetu diotenean, hau izan da bere erantzuna: “Irakasleen nibel edo maila linguistikoa hobetu eta baita zenbat lege hobetu ere. Garrantzitsuena ez bai da guztiek hezkuntza edukitzeko diru inbertsio asko egitea, guztiek jaso ez nahi dutelako.”

Azken finean, interesgarria da eta baita egokia ere hezkuntza sistema paregabea edukitzea, baino horrek ikasle batzuei kalte egiten ez dien bitartean. Izan ere, batzuek ikasi nahi ez izateak , ez du esan nahi 5 edo 10 pertsonek bakarrik magisteritza ikasi nahi dutenik, eta Finlandian behintzat, ikasle askori kentzen diete beraien irakasle izateko aukera. 10eko ikaslea izateak ez baitu ziurtatzen ikasle ona izango zarenik, ezagutza eta adimen handia daukazula baizik. Horregatik horri dagokionean, bokazioa duten eta ikasteko gogoa duten zenbaitzuk ikasi nahi dutena baztertzea eragiten die nahiz eta ikasle onak izan (7 eta 8koak ere ikasle onak direlako, haien aurretik 10 pertsona dauden arren.

Espainian hori ezartzearena zaila izango litzakeela ziurra da aldaketa asko suposatuko lituzkeelako. Gainera, ez bakarrik eskolan, baita familietako kide guztietan ere (guraso eta ikasleetan batez ere). Askok pentsatuko dute Finlandiako hezkuntza horren ona bada, saiatzea ez legokeela gaizki eta saiakera bat egiteagatik ez dela ezer gertatzen. Baino ondo ateratzen ez bada, zenbait generaziori kalteak ekarriko lizkieke. Beraz, egin baino lehen, aukera guztiak pentsatu eta aztertu beharra dago eta besapean zenbait errekurtso izatea ere bai. Orduan bai probatzea izango litzake kontua, eta hezkuntza sistema horrek Espainian duen harrera adi behatu. Nork daki zer gertatu daitekeen. Dakigun bakarra, hori ikustea interesgarria izango litzakeela da.

Albiste hau bere osotasunean irakurri nahi ezkero, baduzue hemen klikatzea.
PD: Albistea denok landua da nahiz eta Aitziberrek idatzia den.

martes, 8 de noviembre de 2011

Hezkuntza Sailak Ordezkapenetarako 3 milioi euro gutxiago


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak datorren urterako 2.645 milioi euroko aurrekontua du. Hezkuntza arloan nahiz eta %0,9 jaitsi, aurrekontu guztiekin konparatuz %0,1 igo da.

Hezkuntza Sailaren helburua, hezkuntzarako eskubideak berdintasunez gauzatzea da, eta hau lortzeko hainbat murrizketa egin behar dituzte:
-       ·   Eskolaratzeko dirua, %1 igo
-        ·  Langileen lan baldintzak eta ordezkapenak berdin mantenduko dira, baina ordezko langileen gastuetan 3 milioi euro gutxiago gastatuko dituzte, milioi bat gutxiago lehen hezkuntzan eta 2 milioi gutxiago derrigorrezko bigarren hezkuntzan.
-          ·Unibertsitateetan eta ikastetxetan ekintza batzuk atzeratu egin beharko dituzte, eta beste urtetan eskaini ohi izan  diren sari batzuk, kenduko dituzte.
-          ·Bigarren hezkuntzako laugarren mailan eskaintzen diren atzerrira ingelesa ikastera joateko udalekuak kenduko dituzte eta honekin 80.000 euro aurreztea espero da.

Gaur egungo egoera dagoen bezala, murrizketa batzuk egitea beharrezkoa da irtenbideak emateko, baina hezkuntza arlotik at, izan ere, hezkuntza on bat edukitzea haur eta gazte guztientzako onuragarria da eta ekintza interesagarri batzuk alde batera uzten ditu murrizketa honek, hala nola, kanpora ikastera joateko aukera ( ikasteko aukera paregabea), langileen gastuak murriztearekin ere galtzen ateratzen gera, baliabide gutxiagorekin geratuko baitira.
Ikasleak eskolaratzeko gehiago ordaintzea ere, ez da irtenbide egokia, nahiz eta zifra txikia izan, familia askorentzat handia da.
Albistea, gaur, 2011ko azaroaren 8an berria egunkarian atera da bertan interneten baino zabalagoa da eskaintzen den informazioa.
Hona hemen, albistearen irakurtzeko esteka: klik!

viernes, 28 de octubre de 2011

Greba erdizka gelditzen da Nafarroako ikastetxe publikoetan

Greba eguna ostean, eta 4000 pertsona inguru Iruñera gerturatuta, datuak ateratzen dira eta lehendabiziko kontraesana ateratzen da. Hezkuntza sailak %34 kokatzen du jarraipena eta aldiz sindikatuek %70an. Hezkuntza sailak dioenez jarraipen gehiago eduki du bigarren hezkuntzaren aldetik lehen hezkuntzaren aldetik baino. Greba egitera gerturatu zirenak diotenez: irakasleak beraien lana murrizketekin eraginda dagoela diote, lan ordu gehiago dauzkatelako, ume gehiago klaseetan eta horrela klasetako kalitatea baldintzatuta gertatzen da. Baita esan behar da, 55 urtetik gorako jornadako murrizketa ez dela aurrera eramango eta lan ordu berdinak dauzkatela. Hala ere, harrigarriena bajak ez betetzearen arazoa da Iruñeako zenbait ikastetxetan gertatu den moduan.

miércoles, 19 de octubre de 2011

Ikasle baten ama hiru urtera zigortua irakasle bat erasotzeagatik

Epaiak jasotzen duenaren arabera ama eta bere alaba Bilboko ikastetxe bateko jolastokian zeuden emakumeak bere alabari txokolatezko arrautza bat eman zionean. Momentu horretan ikastetxeko zaintzazko irakaslea agertu eta leku horretan jatea debekatuta zegoela gogoratu zion emakumeari. Emakumeak haserretu eta modu txarrean irakaslea bultzatu ondoren oldartu eta honi muturrekoak eta ostikoak ematen hasi zen mehatxuak botatzen zituen bitartean, “hilko zaitut”. Jipoiaren ondorioz irakasleak 77 egun behar izan zituen osatzeko eta, hala ere, eskuin eskuko atzamar bat osatu gabe kaltetuta gelditu zaio.

Begi bistakoa da azken urte hauetan irakaslearen irudia pairatu duen gainbehera. Orain dela urte batzuk irakaslea oso pertsona baloratua eta errespetagarria zen. Gaur egun, ordea, errespetu hori galdu da gure gizartean. Gainera, ikus daitekeenez azkenengo urte hauetan arazo hau okerrera doa.

Horrelako gertaerak edozein pertsonari zuzenduta eta edozein esparrutan gertatuta ere jasanezinak dira, hala ere, guk irakasleak izateko ikasten ari garela, ikus dezakegu irakaskuntzan gero eta gehiago gertatzen ari diren gertaerak direla hauek eta hori da gehien kezkatzen gaituena. Baliteke, kasu hau ez ohiko kasu bat izatea, eta holako eraso bortitzak egunero ez gertatzea, baina irakaslearekiko errespetua kolokan jartzen duten egoerak egunero errepikatzen dira.

Ikus dezakegunez irakaslearen buruhauste bakarra jada ez da ikasleak ahalik eta era egokienean hezitzea, baizik eta erreformen erasoen aurrean, ikasleen erasoen aurrean, eta orain ere, gurasoen erasoen aurrean ikasleak zelan hezitu ditzaketen asmatzea.

Prestatu beharko gara..

Albiste osoa irakurtzeko klik!

lunes, 17 de octubre de 2011

Karrera batzuk desagertuko dira... Nun?Zeintzuk?Zergatik?

UPV-k beste kampus batzuetan errepikatzen diren eta ikasle gutxi dituzten karrera batzuk kenduko ditu.

Krisi ekonomikoa izan da erabaki horren arrazoia eta proiektua urte bukaerarako prest egongo da nahiz eta 2012-13 kurtsoan jarriko den martxan. Konponbidea aurkitu behar zaien 3 situazio ikus daitezke: Matrikula baxua dituzten eta zentro ezberdinetan eskaintzen diren titulazioak, matrikula baxua dituzten baino zentro bakar batean eskaintzen diren titulazioak eta espero dena baino harrera sozial gutxiago dituzten karrera berriak. Baino lehen pausoa, bikoitzak edo hirukoitzak dauden karreretan ematea erabaki da. 

Kenduko diren graduak nagusiki ingeniaritzakoak izango dira baino Ekonomia eta Enpresakoak, Kimikakoak, Enfermeritzakoak eta hezkuntzarekin lotutakoak ere izango dira. Gainera ikasle gehien dituzten fakultateak mantentzea da printzipioz mantenduko den irizpidea. Baina horrek ez ahal du gradu horien media gehiegi igoko? Hori da ikasleontzat arazo nagusia, buruhauste gehien ekartzen dituena. Selektibitate berriarekin nahiko okertu dituzte gauzak orain berriro hanka sartzeko. Adibidez orain farmazian sartzeko nota altua eskatzen badute, hau betetzekotan 14puntutik 13,5 atera beharko ahal da?

Ikasleak garen aldetik badakizu ikastea dela gure eginkizuna, baina argi dago pertsonak garela eta eskatzen den media arrazionala izan behar duela. Beraz erabaki azkarrak hartu aurretik, ondo legoke horrek ekarri ditzakeen ondorioak aztertzea.

jueves, 6 de octubre de 2011

EGA beharrezkoa?


Bizitzako %50a edo gehiago euskaraz kurtsatu eta graduko ikasketak egin ezkero , eskolak hizkuntza ezagutza maila edo trebezien inguruko titulu edo ziurtagiriak emango dira. Gainera, unibertsitatea ez den beste ikasketak burututa ere eskainiko dira.

hori ez litzateke horrela izan beharko. Izan ere, lege berri onek ez du bermatzen jendea euskara maila horretara iristen denik. Horregatik, gutxienez bizitza osoan zehar “D” ereduan aritu diren pertsonek jaso beharko lukete. “B” eredukoek besteen titulu bera eskuratzea ez zaigu bidezkoa iruditzen. “D” ereduan ikasi dutenen euskara maila bera al dute? Hori da Celaá hezkuntza kontseiluko aholkulariak zehaztu duena eta bere justifikazio bakarra hauxe izan da: ez da normala herri batean lan egiteko herri horren hizkuntza ziurtatzen duen agiria eskatzea. Baina guk badakigu euskara ez dagoela beste edozein herrialdetako hizkuntzaren egoera berdinean. Azken finean, euskara sustatu eta bultzatzeko beharra dagoela uste dugu.
Hona hemen Gara egunkarian agertutako albiste honen link; klik!