TXUPITOPIRULETAK

TXUPITOPIRULETAK

jueves, 24 de noviembre de 2011

KASUEN HAUSNARKETA


Gaurko klasean, hainbat egoera zehatzi  buruzko iritziak, azalpenak, eta aurre egiteko bideak(soluzioak) ikusi ditugu. Hainbat egoera desberdini buruz hitz egin dugu, horien artean, tratu txarrak, bullyinga, dolua eta arrazakeria. Nahiz eta egoera hauek telebistan, pelikuletan norbaitek kontatua … ikusi, argi dago ez dela berdina hori bizitzea edo gertuko norbaitek bizitzea. Oso gai delikatu eta gogorrak dira denak, zoritxarrez gure gizartean egunero tokia hartzen dute. Batzuk begiak estali eta ezer ikusi ez balute bezala jokatu arren, arazo hauen aurrean borrokatzea beharrezkoa da. Eskolan horrelako gaiak behin eta berriz errepikatzen dira eta tutoreak hemen lan handia eta gogorra dauka egiteko,hori bai argi eduki behar du hemen ez dagoela bakarrik, eskolako orientatzailea, zuzendaria eta gizarte zerbitzuekin elkarlanean arituko direla arazoari aurre egiteko. Tratu txarrak, bullyinga eta arrazakeria jasaten duten  umetxoek, askotan babesik gabe aurkitzen dute euren burua eta beldurtuta eta lotsatuta agertzen dira. Ez dira gai gertatzen zaiena kontatzera ausartzen, ohituak daude errutina horretan bizitzera eta umeak izanik, ez dira konturatzen zulo hartatik ateratzeko aukera daukatela laguntza onartuz gero. Zaila izan arren, kasu hauetan beharrezkoa da tutorearekin egoerari buruz hitz egitea, ume batek ezin baitu berak bakarrik arazo larri horri aurre egin. Doluaren kasua desberdina da,heriotzari guztiok diogu beldurra eta bereziki txikitan, hilezkorrak izatearekin amets egiten dugula. 


Denok batera lan eginez,egoera latz hauei aurre egiteko konponbidea bilatzea errazagoa da, baina zoritxarrez, praktikara aplikatzerako orduan nahiko zaila da. Izan ere, kontua ez da egoera hauetatik irteteko konponbidea jakitea, egoera latz hauek bizitzera ez iristea baizik.

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Gaurko klaseko hausnarketa _ Saul


Gaur klasean egindako praktikan irakasle izanda gertatu ahal zaizkigun, eta kezkagarriagoa dena guretzat, gertatuko zaizkigun arazoak gertuago ikusi ditut.

Azken urte hauetan, komunikabideak eta jasotako txarla guztiak direla eta, oso presente izan dugu bulling-a eta horren kasuak. Beraz, nolabait, horrelako egoerak pairatuko ditugula onartuago daukat, eta horregatik, agian prestatuago ikus dezaket nire burua.

Hala ere, gaurko kasuen artean inoiz burutik pasatu ez zaizkidanak eta benetan gerta daitezkenak entzun ditugu. Horien artean, muturrekoenak izan dira gehien harritu nautenak, ikasle bat hiltzen denean adibidez, zelan lagundu bere lagun mina den ikasleari. Hala ere, gehien kezkatzen nautenak egunero gertatzen diren egoerak dira; gurasoen bereizketak, tratu txarrak, umeen bazterketak, kulturen arteko talkak, e.a. Izan ere, hauek behin baino gehiagotan pairatu beharko ditugu, eta horiei aurre egitea eta ahalik eta konponbiderik onena lortzea gure esku egongo da.

lunes, 21 de noviembre de 2011

ROBERT ROSENTHALEN ESPERIMENTUAREN HAUSNARKETA


Ikasle eta irakaslearen arteko konpenetrazio eta konfiantzak asko laguntzen du honek asko eta gustora ikasi dezan eta baita egoera animikoan ere. Izan ere, irakasle batek zerbaitetara iritsi nahi badu, muga zehatzen bat nahi ezkero, gogotsuago egingo du bere lana ikaslea helmuga horretara iritsi arte. Aldi berean, ikasleak bere hobekuntza ikustean, hobeto sentituko da eta ikasle aktiboa izango da. Hau da, parte hartzeak egingo ditu eta honekin batera, inkonszienteki ikasgela osoari ideia eta ekarpenak dizkio guztien onerako izango direnak.

Zoritxarrez, baliteke irakasleek inkonszienteki ikasle onenei irribarre gehiago eskaintzea (uste dut horrela dela, nik horietako oso gutxi jaso ditudalako!) eta batzuei laguntza gehiago eskaintzea. Baino argi dagoena da, ikasle on batek gutxitan beharko duela irakaslea ondoan, horregatik ikasle txarrak, gure laguntza behar duten horiek, izan behar direla gure kuttunak eta ez besteak.

Beraz, atera daitekeen konklusio honena hau da: irribarre batek uste duguna baino gehiago esan dezake eta zer esanik ez begirada batek.



Aitziber Cruz


jueves, 17 de noviembre de 2011

ROBERT ROSENTHALEN ESPERIMENTUA


Irakurri berri dudan artikulu hau, zaldiaren istorioa kontatuz hasten da. Hemen, zaldiak dituen hainbat gaitasun azaltzen dira; orduak, hilabetak... kontatzen dakizkiela.. hasieran denak harrituta zeuden, baina zientzialari batzuk gaia aztertzen hasi eta misteriorik ez zegoela ohartu ziren, inkontzienteki hainbat gauza transmititzen ditugula gertaera hauek jasotzeko. 
1964ean, Clever Hansen esperimentuan oinarrituta, Robert Rosenthalek, esperimentu bat egiteari ekin zion. esperimentu hau egiteko, eskola bateko ikasle batzuk hartu eta bi taldetan banatu zituen, inongo ezaugarririk kontuan hartu gabe. Talde bakoitzari irakasle bat jarri zion eta lehenengo taldeko irakasleari, ikasle arruntak zituela esan zion eta bigarren taldeko irakasleari, ohikoena baino azkarrago ziren ikasleak izango zituela esan zion. Kurtso bukaeran, froga batzuk egin zizkien ikasle guztiei eta 2.taldekoek emaitza hobeak atera zituzten lehengo taldekoek baino. Honekin ondorengo emaitza hau atera zuen, irakaslea motibatua baldin badago, ikasleen emaitza onak espero baditu eta ikasleengan sinesten badu, motibatuago ematen ditu klaseak, azalpenak…
Atera daitekeen emaitza, norberak bere buruarengan segurtasuna baldin badauka, motibatua baldin badago, egiten ari den ekintza horretan sinesten badu… gogo gehiago jartzen dituela hura burutzeko. Geroz eta gehiago motibatzen baldin bazara gauza bat egiteko, gogotsuago egiten duzula eta emaitzak zeure gustukoak izango direla.


Hona hemen, lengoan ikusitako bideo bat, artikulo irakurtzen hasi bezain pronto gogoratu naiz.

Olatz Hernandez

Robert Rosenthal-en esperimentua_Saul


Robert Rosenthal-en esperimentua jasotzen duen artikuluaren nire hausnarketa irakurtzeko klik hemen

lunes, 14 de noviembre de 2011

Moduloko lana lantzeko testuen laburpena

Moduloko lana lantzeko aukeratutako B multzoko testuen laburpenak ikusteko klik hemen!
Eta testu hauetan oinarritutako kontzeptu mapa ikusteko hemen!