TXUPITOPIRULETAK

TXUPITOPIRULETAK

lunes, 19 de diciembre de 2011

Roll playing-aren ebaluazioa eta gidoia

Hona hemen gure roll-playing-aren balorazioa errubrikaren irizpideak jarraituz (klik!), eta baita, roll-playing-a egiteko prestatutako gidoia ere (klik!)

miércoles, 14 de diciembre de 2011

ROL PLAYINGA Peruren Historioa

Hemen  daukazue Txupitopiluletak sortutako bideo bikain hau. Ezarri baino lehen, gure esker milak paketinaikos taldeari guraso papera egiteagatik eta beraien ekarpen guztiak eskaintzeagatik.


Eskerrik asko ikusle maiteoi!

=)

lunes, 12 de diciembre de 2011

SEXISMORIK GABEKO EGUBERRIAK


Ondorengo artikulu hau, stee-eilas sindikatuak berrian argitaratu zuen abenduaren 11ean, igandea.

Eguberriak laster datozela eta, etxeko txikiak olentzerori bidaltzeko gutuna prestatzen hasten dira, jostailu eta jokoz betetako gutuna. Artikulu honek dio, joko eta jolasak erosterako orduan gizon eta emakumearen arteko ezberdintasuna bultzatzen duen sexismoa alde batera utzi behar dugula. Jolas eta joko hauetan gizon eta emakumearen betiko rolak nabarmentzen dira, bideo jolasetan, eredu sexistak etengabekoak dira,bai emakumearen irudian eta gizonaren eta emakumearen rola azalduz. publizitatea da horren eragile nagusia, izan ere estereotipoz beterik dago, jokoek ez daukate, jokoaren propioa den rolik. inguruak, gizarteak.. eragiten du joko bat neskentzako edo mutilentzako izatea. Helburua ez da orain neskek, orain arte mutilek jolas ohi izan duten jolasetara jolasten hastea eta alderantziz, baizik eta joko guztiak guztiontzat izatea Haurrak etengabe, jolasean eta jokoekin dabiltzanez, oso garrantzitsua da euren garapenerako eta gizartera egokitzeko.


Geuk, gure kasuan, irakasle bezala, haurren hezkuntzaren zati handi bateko gera eta komunikabide eta publizitate mota hau desagertzearen aurka ezer gutxi egin dezakegunez, honek defenditzen dituen ideien aurka joateko aukera geratzen zaigu, haurrengan ahalik eta eragin gutxien izaten saiatu behar garelako. Zenbat kasu daude, zenbat eskoletan gertatzen da “mutilen” jolasekin jolasten duten neska asko eta “nesken” jolasekin jolasten duten mutil asko lotsatuta sentitzen direla honengatik? Eta beldur direla egiten dutena aitortzeaz?(besteek zer pentsatuko dutenaren beldur direlarik) honekin amaitu beharra dago bai eskolan eta baita familia giroan ere.  Horretarako modurik egokiena haurrei jolasek sexurik ez daukatela argi uztea da. Irakasle moduan, garai hauetan, ikasleei azaldu behar diegu hau beraiek ulertzeko moduan, argi utzi behar diegu ez dagoela mutilentzako jolasik ezta neskentzako ere, eskola askotara olentzero ere iristen da eta guztientzako opariak berdinak izan beharko lirateke edo antzekoak behintzat, haiek barneratuta dituzten desberdintasunak alde batera uzteko modurik egokiena baita (Beraiek hoberen ulertzeko modua behintzat bai). Honetaz gain, haur baten oparia,( jostailu, bideo joko, literatura…) erabakitzerako orduan hainbat gauza kontuan hartu behar dira: haurraren adinerako egokia eta interesgarria izatea, elkartasuna eta laguntasuna bultzatzea, jarrera solidarioa azaltzea, sexista baztertuz, parte hartzera bultzatzea, emakumearen irudia nabarmentzea… hau guztia etxean bultzatzeaz gain, eskolan landu beharra ere badago.

Denok landutako testua den arren, nik (Olatz) pasatu dut blogera.

domingo, 4 de diciembre de 2011

Kasuen hausnarketak


Klase orduan egindako bileran, talde bakoitza bere kasuaren azalpena eta kasu horri irtenbidea emateko prozeduren azalpenak egin dira. Kasu horiek, irakasle lanbidean edozein momentutan eta aldi bat baino gehiagotan gertatu ahal diren kasuak dira. Garrantzitsua da irizpide txiki batzuk edukitzea klaseko tutore bat izanda, eta kasu hauen aurrean nola esku hartzen jakitea oso garrantzitsua da. Nahiz eta, kasu bakoitza ezberdina izan eta esku hartze ere, kasu bakoitzerako oinarri batzuk edukitzea ahalik eta irtenbide hoberena edukitzeko oso garrantzitsua da. Hau izan zen bileraren helburua, ondoren lanean hasten garenerako nola jokatu jakin dezagun.

Egindako azalpenen artean gehien harritu nauena, ikaskide bat hiltzearena izan da, eta nola esposatu duen talde horrek. Power point baten bitartez eginikoa izan da, musikarekin eta azalpenean jartzen zuten ahotsa paperean sartzeko modukoa zen. Harritu nauen beste kasuetako bat bulling-ekoa izan da, eta hau, jarritako bideoarengatik eraginda izan da. Oso gogorra izan da bulling jasandako ume baten aitorpenak. Beste kasuak ere nahiko gogorrak ziren baina, ezin izan nahiz hainbeste paperean sartu beste bietan bezala. Ala ere, ume horien tutore izatearen paperean jarri naizenean, lanbidearen zailtasunik handienak ulertu ditut, baina umeen onerako aurre egin behar zaien kasuak dira.

Iñaki Amado

miércoles, 30 de noviembre de 2011

AHOTS MESIANIKOKO ERROBOTA


Gaur, berria bilatzen ari ginela, ondorengo iritzi artikulua aurkitu dugu; klik! irakurtzeko.

Blog-ean hausnarketa egiteko normalean berriak erabili behar ditugun arren, oso iritzi artikulu interesgarria iruditu zaigu. Honek gaur egun hezkuntza pairatzen hasi den, eta etorkizun batean pairatu dezakeen egoeraren berri jasotzen du. Gainera, oso hitz gutxitan eta era erakargarri batean idatzita dagoenez kuriosoa eta polita iruditu zaigu, nahiz eta barnean irakasleentzako etorkizun beldurgarria gordetzen duen.

Artikulua ulertzeko hezkuntza ez den beste lan esparruetan gertatu dena aztertu beharra dago. Industrian, adibidez, hasiera batean ekoizpenerako langileen eskuak ezinbestekoak baziren ere, denborarekin makinak agertu eta apurka apurka langileen beharra murrizten hasi zen. Honen ondorioz, langileen kopurua, industrian, nabarmen murriztu zen. Adibide hau kontuan hartuta, teknologia berriek, gizakiaren lana errazteko aitzakiarekin sortu baziren ere, gaur egungo kasu askotan gizakia bera ordezkatu dutela esan dezakegu. Zertarako ordaindu 10 langileen soldata, eginkizun bera betetzen duen makina zoragarria martxan jartzeko langile bakarra behar ba da?

Guri dagokigunez, hezkuntza arloan, begi-bistakoa da teknologia berrien erabilerak azken urte hauetan izan duen hazkuntza. Egungo irakasleek hauek erabiltzera behartuta daude, eta haien lana pixkanaka pixkanaka mugatzen hasi da. Lehen, irakasleak euren hitzez baliatu behar ziren teoria desberdinak azaltzeko, egun, ordea, nahikoa da botoi bat sakatuz makina batek teoria bera azal dezan. Beraz, egoera honek aurrera jarraitzen badu, irakaskuntzarako pertsona formatuak eta kualifikatuak garatu beharrean, nahikoa izango da teknologia berrien erabilera ezagutzen duen pertsona bat kontratatzearekin. Eta egoera honetan,azkenean, ahots mesianikoko errobotarekin topatuko gara.

Honetaz gain, azkeneko urte hauetan komunikabideetan hainbeste erabilia izan den “krisia”-ren aitzakipean gertatzen ari diren murrizketa guztiak kontuan hartzen baditugu, eta gero eta pertsona gehiago langabezian aurkitzen direla jakinda, erraz uler dezakegu langileak makinekin ordezkatzeak ekar ditzakeen onurak zenbait pertsonen poltsikoetan.

Gainera, eskoletan, gero eta garrantzia handiagoa ematen zaie eduki akademikoei, eta giza irakasle errealaren beharra duten balore moralak eta giza-harremanak baztertu egin dira. Guzti hau kontuan hartzen badugu ezin dugu iritzi artikulu honetan azaldutako etorkizun beldurgarrirako bidean gaudela ukatu.

Beraz, hezkuntza zertan bihurtzen ari den hausnartu beharrean gaudela pentsatzen dugu, eta baita teknologia berriek ekartzen dituzten ondorioak aztertzeko beharrean ere. Argi dago teknologia berriei esker baliabide asko eta aberatsak ditugula gure esku, eta hauek era egokian erabilita izugarrizko laguntza lortu dezakegula. Beraz, ondorio gisa, esan dezakegu irakasle moduan eskaintzen, edo askotan inposatzen zaizkigun baliabideak ondo aztertu eta hauen erabilera ondo neurtu behar dugula ahots mesianikoko errobotak gure lanean ordezka ez gaitzan.



>Danok lan egin dugun arren aste hontan neri tokatzen zitzaidan blog-era pasatzea. Horregatik etiketetan neu bakarrik agertzea.

lunes, 28 de noviembre de 2011

Gelako azalpenen hausnarketa


Ikaskideok bilera moduko horretan taldeka aipatutako gaiak , aurkeztu garatu eta azaldu ditugu taldez talde. Orain, norberaren esku dago bakoitzak entzundakoari bueltak ematea.

Gehien inpaktatu didaten gaiak, ikaskide batek heriotza ikustearena eta bullinarena izan dira. Zergatik? Kasua azaltzerakoan adibideak izenekin, nolabaiteko gidoi edo istorioarekin ikusi ahal izan ditugulako (bideoan zein diapositiban). Argi daukat entzuten gauzak inpaktatu dezaketela, baino kasu bat entzuteaz gain ikusi ahal izateak, gehiago hunkitu egiten du eta oso barrura sartu daiteke sentsibilitatea ukituz. Horretaz gain, argi dago beste gaiek ere (arrazakeria, dibortzioa, tratu txarrak …) zer pentsa ekartzen dutela.

Nahiz eta ariketa hauekin gerta daitezkeen arazoei aurre egiteko irtenbideak aurkitzen saiatu garen, momentuan konpontzerakoan ez da batere  erraza esandakoak praktikan jartzea. Gainera, nahikoa da haur bakar batek arazo bat edukitzea gainontzekoengan eragina izan eta gela osoa desmadratzeko. Esan beharra dago, lagundu nahi izatea eman behar den lehen pausoa dela, harrigarria badirudi ere, badaudelako paso egiten duten irakasleak. Horregatik lehenengo laguntzera bultzatu behar da, zer egin daitekeen ikusi, behar denarekin hitz egin, ahal den guztian gertu egon eta ikasleak behatu. Ziur nago arazoa duen umeak berriro ere aurpegian irribarre bat dakarrela  eta algaraka ikusteak, egindako esfortzua zerbaitetarako izan dela konturatzen lagunduko duena, ibilbidea aldapatsua, gogorra eta luzea den arren.

Gogorra izan behar da pertsona, kasu hauek gainditzeko eta inolako sekuelarik ez geratzeko (ikaslea eta baita irakaslea ere). Izan ere hau jasan izan duten pertsonek deskonfidantza garatzen dute eta agresibitatea agertzea ere ez da batere arraroa (gaia edozein denik: arrazakeria, bullinga, laguna hiltzea … Baino irakasle bat laguntzen egon eta haurrak atzerako bidean jarraitzen duela ikusteak ere, amorratu eta tristatu behar du irakaslea erabateko inpotentzia eraginez eta ezer balio ez duenaren sentsazioarekin utziaz. Dena den, irakasle desberdinak elkartuz eta kasuak aztertuz, gaur egun egin dira jarraitzeko balio duten eredu batuk. Adibidez lehen autistak nola lagundu, orain badago beraientzat propioa den metodologia bat. Hori eredu bezala edukiz, irakasleen, gizarte zerbitzuaren eta ikastolako psikologoaren laguntzaz gaur egun errazagoa da, eta errazagoa izango litzake ahalik eta kasu gehienen jarraipena aztertu ezkero. Horregatik egindako azalpenak bateratuta, nola kontuz eduki behar duzun zer esan (adibidez Richard-en familia ijituarekin), gurasoekin nola hitz egin separatuak baldin badaude (ezin dituzulako batera zitatu oso gaizki moldatzen badira)… ikasi dut.

Badakit nik pertsonalki oso gaizki pasako nuela kasua dena dela, baina ez nuke munduko ezergatik inoiz amore emango.



Aitziber Cruz