TXUPITOPIRULETAK

lunes, 19 de diciembre de 2011
Roll playing-aren ebaluazioa eta gidoia
Hona hemen gure roll-playing-aren balorazioa errubrikaren irizpideak jarraituz (klik!), eta baita, roll-playing-a egiteko prestatutako gidoia ere (klik!)
miércoles, 14 de diciembre de 2011
ROL PLAYINGA Peruren Historioa
Hemen daukazue Txupitopiluletak sortutako bideo bikain hau. Ezarri baino lehen, gure esker milak paketinaikos taldeari guraso papera egiteagatik eta beraien ekarpen guztiak eskaintzeagatik.
Eskerrik asko ikusle maiteoi!
=)
lunes, 12 de diciembre de 2011
SEXISMORIK GABEKO EGUBERRIAK
Ondorengo artikulu
hau, stee-eilas sindikatuak berrian argitaratu zuen abenduaren 11ean, igandea.
Eguberriak laster
datozela eta, etxeko txikiak olentzerori bidaltzeko gutuna prestatzen hasten
dira, jostailu eta jokoz betetako gutuna. Artikulu honek dio, joko eta jolasak erosterako orduan
gizon eta emakumearen arteko ezberdintasuna bultzatzen duen sexismoa alde batera utzi behar dugula.
Jolas eta joko hauetan gizon eta emakumearen betiko rolak nabarmentzen dira, bideo
jolasetan, eredu sexistak etengabekoak dira,bai emakumearen irudian eta
gizonaren eta emakumearen rola azalduz. publizitatea da horren eragile nagusia,
izan ere estereotipoz beterik dago, jokoek ez daukate, jokoaren propioa den
rolik. inguruak, gizarteak.. eragiten du joko bat neskentzako edo mutilentzako
izatea. Helburua ez da orain neskek, orain arte mutilek jolas ohi izan duten
jolasetara jolasten hastea eta alderantziz, baizik eta joko guztiak guztiontzat
izatea Haurrak etengabe, jolasean eta jokoekin dabiltzanez, oso garrantzitsua
da euren garapenerako eta gizartera egokitzeko.
Geuk, gure
kasuan, irakasle bezala, haurren hezkuntzaren zati handi bateko gera eta komunikabide eta publizitate mota hau
desagertzearen aurka ezer gutxi egin dezakegunez, honek defenditzen dituen ideien aurka joateko aukera geratzen
zaigu, haurrengan ahalik eta eragin gutxien izaten saiatu behar garelako. Zenbat
kasu daude, zenbat eskoletan gertatzen da “mutilen” jolasekin jolasten duten
neska asko eta “nesken” jolasekin jolasten duten mutil asko lotsatuta sentitzen
direla honengatik? Eta beldur direla egiten dutena aitortzeaz?(besteek zer
pentsatuko dutenaren beldur direlarik) honekin amaitu beharra dago bai eskolan
eta baita familia giroan ere. Horretarako
modurik egokiena haurrei jolasek sexurik
ez daukatela argi uztea da. Irakasle moduan, garai hauetan, ikasleei azaldu
behar diegu hau beraiek ulertzeko moduan, argi utzi behar diegu ez dagoela
mutilentzako jolasik ezta neskentzako ere, eskola askotara olentzero ere
iristen da eta guztientzako opariak berdinak izan beharko lirateke edo
antzekoak behintzat, haiek barneratuta dituzten desberdintasunak alde batera
uzteko modurik egokiena baita (Beraiek hoberen ulertzeko modua behintzat bai). Honetaz
gain, haur baten oparia,( jostailu, bideo joko, literatura…) erabakitzerako orduan
hainbat gauza kontuan hartu behar dira: haurraren adinerako egokia eta interesgarria
izatea, elkartasuna eta laguntasuna bultzatzea, jarrera solidarioa azaltzea,
sexista baztertuz, parte hartzera bultzatzea, emakumearen irudia nabarmentzea…
hau guztia etxean bultzatzeaz gain,
eskolan landu beharra ere badago.
Denok landutako testua den arren, nik (Olatz) pasatu dut blogera.
domingo, 4 de diciembre de 2011
Kasuen hausnarketak
Klase
orduan egindako bileran, talde bakoitza bere kasuaren azalpena eta kasu horri
irtenbidea emateko prozeduren azalpenak egin dira. Kasu horiek, irakasle
lanbidean edozein momentutan eta aldi bat baino gehiagotan gertatu ahal diren
kasuak dira. Garrantzitsua da irizpide txiki batzuk edukitzea klaseko tutore
bat izanda, eta kasu hauen aurrean nola esku hartzen jakitea oso garrantzitsua
da. Nahiz eta, kasu bakoitza ezberdina izan eta esku hartze ere, kasu
bakoitzerako oinarri batzuk edukitzea ahalik eta irtenbide hoberena edukitzeko
oso garrantzitsua da. Hau izan zen bileraren helburua, ondoren lanean hasten
garenerako nola jokatu jakin dezagun.
Egindako
azalpenen artean gehien harritu nauena, ikaskide bat hiltzearena izan da, eta
nola esposatu duen talde horrek. Power point baten bitartez eginikoa izan da,
musikarekin eta azalpenean jartzen zuten ahotsa paperean sartzeko modukoa zen. Harritu
nauen beste kasuetako bat bulling-ekoa izan da, eta hau, jarritako
bideoarengatik eraginda izan da. Oso gogorra izan da bulling jasandako ume
baten aitorpenak. Beste kasuak ere nahiko gogorrak ziren baina, ezin izan nahiz
hainbeste paperean sartu beste bietan bezala. Ala ere, ume horien tutore
izatearen paperean jarri naizenean, lanbidearen zailtasunik handienak ulertu
ditut, baina umeen onerako aurre egin behar zaien kasuak dira.
Iñaki Amado
miércoles, 30 de noviembre de 2011
AHOTS MESIANIKOKO ERROBOTA
Blog-ean hausnarketa egiteko normalean berriak erabili behar ditugun
arren, oso iritzi artikulu interesgarria iruditu zaigu. Honek gaur egun
hezkuntza pairatzen hasi den, eta etorkizun batean pairatu dezakeen egoeraren
berri jasotzen du. Gainera, oso hitz gutxitan eta era erakargarri batean
idatzita dagoenez kuriosoa eta polita iruditu zaigu, nahiz eta barnean
irakasleentzako etorkizun beldurgarria gordetzen duen.
Artikulua ulertzeko hezkuntza ez den beste lan esparruetan gertatu dena
aztertu beharra dago. Industrian, adibidez, hasiera batean ekoizpenerako
langileen eskuak ezinbestekoak baziren ere, denborarekin makinak agertu eta
apurka apurka langileen beharra murrizten hasi zen. Honen ondorioz, langileen
kopurua, industrian, nabarmen murriztu zen. Adibide hau kontuan hartuta, teknologia
berriek, gizakiaren lana errazteko aitzakiarekin sortu baziren ere, gaur egungo
kasu askotan gizakia bera ordezkatu dutela esan dezakegu. Zertarako ordaindu 10
langileen soldata, eginkizun bera betetzen duen makina zoragarria martxan
jartzeko langile bakarra behar ba da?
Guri dagokigunez, hezkuntza arloan, begi-bistakoa da teknologia berrien
erabilerak azken urte hauetan izan duen hazkuntza. Egungo irakasleek hauek
erabiltzera behartuta daude, eta haien lana pixkanaka pixkanaka mugatzen hasi
da. Lehen, irakasleak euren hitzez baliatu behar ziren teoria desberdinak
azaltzeko, egun, ordea, nahikoa da botoi bat sakatuz makina batek teoria bera
azal dezan. Beraz, egoera honek aurrera jarraitzen badu, irakaskuntzarako
pertsona formatuak eta kualifikatuak garatu beharrean, nahikoa izango da
teknologia berrien erabilera ezagutzen duen pertsona bat kontratatzearekin. Eta
egoera honetan,azkenean, ahots mesianikoko errobotarekin topatuko gara.
Honetaz gain, azkeneko urte hauetan komunikabideetan hainbeste erabilia
izan den “krisia”-ren aitzakipean gertatzen ari diren murrizketa guztiak
kontuan hartzen baditugu, eta gero eta pertsona gehiago langabezian aurkitzen
direla jakinda, erraz uler dezakegu langileak makinekin ordezkatzeak ekar
ditzakeen onurak zenbait pertsonen poltsikoetan.
Gainera, eskoletan, gero eta garrantzia handiagoa ematen zaie eduki
akademikoei, eta giza irakasle errealaren beharra duten balore moralak eta
giza-harremanak baztertu egin dira. Guzti hau kontuan hartzen badugu ezin dugu
iritzi artikulu honetan azaldutako etorkizun beldurgarrirako bidean gaudela ukatu.
Beraz, hezkuntza zertan bihurtzen ari den hausnartu beharrean gaudela
pentsatzen dugu, eta baita teknologia berriek ekartzen dituzten ondorioak
aztertzeko beharrean ere. Argi dago teknologia berriei esker baliabide asko eta
aberatsak ditugula gure esku, eta hauek era egokian erabilita izugarrizko
laguntza lortu dezakegula. Beraz, ondorio gisa, esan dezakegu irakasle moduan
eskaintzen, edo askotan inposatzen zaizkigun baliabideak ondo aztertu eta hauen
erabilera ondo neurtu behar dugula ahots mesianikoko errobotak gure lanean ordezka
ez gaitzan.
>Danok lan egin dugun arren aste hontan neri tokatzen zitzaidan blog-era pasatzea. Horregatik etiketetan neu bakarrik agertzea.
lunes, 28 de noviembre de 2011
Gelako azalpenen hausnarketa
Ikaskideok bilera moduko horretan taldeka
aipatutako gaiak , aurkeztu garatu eta azaldu ditugu taldez talde. Orain,
norberaren esku dago bakoitzak entzundakoari bueltak ematea.
Gehien inpaktatu didaten gaiak, ikaskide batek
heriotza ikustearena eta bullinarena izan dira. Zergatik? Kasua azaltzerakoan
adibideak izenekin, nolabaiteko gidoi edo istorioarekin ikusi ahal izan
ditugulako (bideoan zein diapositiban). Argi daukat entzuten gauzak inpaktatu
dezaketela, baino kasu bat entzuteaz gain ikusi ahal izateak, gehiago hunkitu
egiten du eta oso barrura sartu daiteke sentsibilitatea ukituz. Horretaz gain,
argi dago beste gaiek ere (arrazakeria, dibortzioa, tratu txarrak …) zer pentsa
ekartzen dutela.
Nahiz eta ariketa hauekin gerta daitezkeen
arazoei aurre egiteko irtenbideak aurkitzen saiatu garen, momentuan
konpontzerakoan ez da batere erraza
esandakoak praktikan jartzea. Gainera, nahikoa da haur bakar batek arazo bat
edukitzea gainontzekoengan eragina izan eta gela osoa desmadratzeko. Esan
beharra dago, lagundu nahi izatea eman behar den lehen pausoa dela, harrigarria
badirudi ere, badaudelako paso egiten duten irakasleak. Horregatik lehenengo
laguntzera bultzatu behar da, zer egin daitekeen ikusi, behar denarekin hitz
egin, ahal den guztian gertu egon eta ikasleak behatu. Ziur nago arazoa duen
umeak berriro ere aurpegian irribarre bat dakarrela eta algaraka ikusteak, egindako esfortzua
zerbaitetarako izan dela konturatzen lagunduko duena, ibilbidea aldapatsua,
gogorra eta luzea den arren.
Gogorra izan behar da pertsona, kasu hauek
gainditzeko eta inolako sekuelarik ez geratzeko (ikaslea eta baita irakaslea
ere). Izan ere hau jasan izan duten pertsonek deskonfidantza garatzen dute eta
agresibitatea agertzea ere ez da batere arraroa (gaia edozein denik:
arrazakeria, bullinga, laguna hiltzea … Baino irakasle bat laguntzen egon eta
haurrak atzerako bidean jarraitzen duela ikusteak ere, amorratu eta tristatu
behar du irakaslea erabateko inpotentzia eraginez eta ezer balio ez duenaren
sentsazioarekin utziaz. Dena den, irakasle desberdinak elkartuz eta kasuak
aztertuz, gaur egun egin dira jarraitzeko balio duten eredu batuk. Adibidez
lehen autistak nola lagundu, orain badago beraientzat propioa den metodologia
bat. Hori eredu bezala edukiz, irakasleen, gizarte zerbitzuaren eta ikastolako
psikologoaren laguntzaz gaur egun errazagoa da, eta errazagoa izango litzake
ahalik eta kasu gehienen jarraipena aztertu ezkero. Horregatik egindako azalpenak
bateratuta, nola kontuz eduki behar duzun zer esan (adibidez Richard-en familia
ijituarekin), gurasoekin nola hitz egin separatuak baldin badaude (ezin
dituzulako batera zitatu oso gaizki moldatzen badira)… ikasi dut.
Badakit nik pertsonalki oso gaizki pasako
nuela kasua dena dela, baina ez nuke munduko ezergatik inoiz amore emango.
Aitziber Cruz
viernes, 25 de noviembre de 2011
jueves, 24 de noviembre de 2011
KASUEN HAUSNARKETA
Gaurko klasean, hainbat
egoera zehatzi buruzko iritziak,
azalpenak, eta aurre egiteko bideak(soluzioak) ikusi ditugu. Hainbat egoera
desberdini buruz hitz egin dugu, horien artean, tratu txarrak, bullyinga, dolua
eta arrazakeria. Nahiz eta egoera hauek telebistan, pelikuletan norbaitek
kontatua … ikusi, argi dago ez dela berdina hori bizitzea edo gertuko norbaitek
bizitzea. Oso gai delikatu eta gogorrak dira denak, zoritxarrez gure gizartean
egunero tokia hartzen dute. Batzuk begiak estali eta ezer ikusi ez balute
bezala jokatu arren, arazo hauen aurrean borrokatzea beharrezkoa da. Eskolan
horrelako gaiak behin eta berriz errepikatzen dira eta tutoreak hemen lan
handia eta gogorra dauka egiteko,hori bai argi eduki behar du hemen ez dagoela
bakarrik, eskolako orientatzailea, zuzendaria eta gizarte zerbitzuekin
elkarlanean arituko direla arazoari aurre egiteko. Tratu txarrak, bullyinga eta
arrazakeria jasaten duten umetxoek,
askotan babesik gabe aurkitzen dute euren burua eta beldurtuta eta lotsatuta
agertzen dira. Ez dira gai gertatzen zaiena kontatzera ausartzen, ohituak daude
errutina horretan bizitzera eta umeak izanik, ez dira konturatzen zulo hartatik
ateratzeko aukera daukatela laguntza onartuz gero. Zaila izan arren, kasu hauetan
beharrezkoa da tutorearekin egoerari buruz hitz egitea, ume batek ezin baitu
berak bakarrik arazo larri horri aurre egin. Doluaren kasua desberdina da,heriotzari
guztiok diogu beldurra eta bereziki txikitan, hilezkorrak izatearekin amets
egiten dugula.
Denok batera lan
eginez,egoera latz hauei aurre egiteko konponbidea bilatzea errazagoa da, baina
zoritxarrez, praktikara aplikatzerako orduan nahiko zaila da. Izan ere, kontua ez da
egoera hauetatik irteteko konponbidea jakitea, egoera latz hauek bizitzera ez
iristea baizik.
miércoles, 23 de noviembre de 2011
Gaurko klaseko hausnarketa _ Saul
Gaur klasean
egindako praktikan irakasle izanda gertatu ahal zaizkigun, eta kezkagarriagoa
dena guretzat, gertatuko zaizkigun arazoak gertuago ikusi ditut.
Azken urte hauetan,
komunikabideak eta jasotako txarla guztiak direla eta, oso presente izan dugu
bulling-a eta horren kasuak. Beraz, nolabait, horrelako egoerak pairatuko
ditugula onartuago daukat, eta horregatik, agian prestatuago ikus dezaket nire burua.
Hala ere, gaurko
kasuen artean inoiz burutik pasatu ez zaizkidanak eta benetan gerta daitezkenak
entzun ditugu. Horien artean, muturrekoenak izan dira gehien harritu nautenak,
ikasle bat hiltzen denean adibidez, zelan lagundu bere lagun mina den
ikasleari. Hala ere, gehien kezkatzen nautenak egunero gertatzen diren egoerak
dira; gurasoen bereizketak, tratu txarrak, umeen bazterketak, kulturen arteko
talkak, e.a. Izan ere, hauek behin baino gehiagotan pairatu beharko ditugu, eta
horiei aurre egitea eta ahalik eta konponbiderik onena lortzea gure esku egongo
da.
lunes, 21 de noviembre de 2011
ROBERT ROSENTHALEN ESPERIMENTUAREN HAUSNARKETA
Ikasle eta irakaslearen arteko konpenetrazio eta
konfiantzak asko laguntzen du honek asko eta gustora ikasi dezan eta baita egoera
animikoan ere. Izan ere, irakasle batek zerbaitetara iritsi nahi badu, muga
zehatzen bat nahi ezkero, gogotsuago egingo du bere lana ikaslea helmuga
horretara iritsi arte. Aldi berean, ikasleak bere hobekuntza ikustean, hobeto
sentituko da eta ikasle aktiboa izango da. Hau da, parte hartzeak egingo ditu
eta honekin batera, inkonszienteki ikasgela osoari ideia eta ekarpenak dizkio
guztien onerako izango direnak.
Zoritxarrez, baliteke irakasleek inkonszienteki ikasle
onenei irribarre gehiago eskaintzea (uste dut horrela dela, nik horietako oso
gutxi jaso ditudalako!) eta batzuei laguntza gehiago eskaintzea. Baino argi
dagoena da, ikasle on batek gutxitan beharko duela irakaslea ondoan, horregatik
ikasle txarrak, gure laguntza behar duten horiek, izan behar direla gure
kuttunak eta ez besteak.
Beraz, atera daitekeen konklusio honena hau da: irribarre
batek uste duguna baino gehiago esan dezake eta zer esanik ez begirada batek.
Aitziber Cruz
jueves, 17 de noviembre de 2011
ROBERT ROSENTHALEN ESPERIMENTUA
Irakurri berri dudan artikulu hau, zaldiaren istorioa kontatuz hasten da. Hemen, zaldiak dituen hainbat gaitasun azaltzen dira; orduak, hilabetak... kontatzen dakizkiela.. hasieran denak harrituta zeuden, baina zientzialari batzuk gaia aztertzen hasi eta misteriorik ez zegoela ohartu ziren, inkontzienteki hainbat gauza transmititzen ditugula gertaera hauek jasotzeko.
1964ean, Clever Hansen esperimentuan oinarrituta, Robert Rosenthalek, esperimentu bat egiteari ekin zion. esperimentu hau egiteko, eskola bateko ikasle batzuk hartu eta bi taldetan banatu zituen, inongo ezaugarririk kontuan hartu gabe. Talde bakoitzari irakasle bat jarri zion eta lehenengo taldeko irakasleari, ikasle arruntak zituela esan zion eta bigarren taldeko irakasleari, ohikoena baino azkarrago ziren ikasleak izango zituela esan zion. Kurtso bukaeran, froga batzuk egin zizkien ikasle guztiei eta 2.taldekoek emaitza hobeak atera zituzten lehengo taldekoek baino. Honekin ondorengo emaitza hau atera zuen, irakaslea motibatua baldin badago, ikasleen emaitza onak espero baditu eta ikasleengan sinesten badu, motibatuago ematen ditu klaseak, azalpenak…
Atera daitekeen emaitza, norberak bere buruarengan segurtasuna baldin badauka, motibatua baldin badago, egiten ari den ekintza horretan sinesten badu… gogo gehiago jartzen dituela hura burutzeko. Geroz eta gehiago motibatzen baldin bazara gauza bat egiteko, gogotsuago egiten duzula eta emaitzak zeure gustukoak izango direla.
Hona hemen, lengoan ikusitako bideo bat, artikulo irakurtzen hasi bezain pronto gogoratu naiz.
Olatz Hernandez
Robert Rosenthal-en esperimentua_Saul
Robert Rosenthal-en esperimentua jasotzen duen artikuluaren nire hausnarketa irakurtzeko klik hemen
lunes, 14 de noviembre de 2011
Moduloko lana lantzeko testuen laburpena
HEZKUNTZA MODELO FINLANDESAK MUNDUKO ERANTZUN AKADEMIKO ONENAK LORTZEN DITU, BAINO NOLA?
Lund-eko
unibertsitatean (Suezian) klaseak ematen dituen Inger Enkvitek dio, honen
arrazoi nagusia hezkuntza sistema
tradizionalak erabiltzearena
dela, horrek ikasleen esfortzua bait dakar.
Erantzun peto eta
bikain horietarako arrazoietako bat, curriculum oso argia dutela da, non
guraso zein ikasle eta irakasleek zer ikasi behar duten ondo ulertu dezaketen. Beste
bat, irakasleen nibela oso altua dela da, izan ere, hango magisteritzako
unibertsitateak bakarrik 5-10 plaza eskaintzen ditu, irakasle izateko aukera
emanez. Horrekin ondorioztatu daiteke irakasle bihurtuko dena, ez dela edozein
pertsona izango, oso azkarra izango delako, batxilerreko nota onenak
dituelarik.
Goian aipatutako
irakasleaz gain, hezkuntzan badaude
gainontzeko figura argi batzuk. Ikasleei
dagokionean badute hezkuntza espezial a behar
dutenentzako zerbitzu bat haur horientzako oso lagungarria dena eta besteei
estimulatzen zaie. Familiaren jarrera, Espainian ez bezala, irakasleak
errespetatzean datza, lehenengo irakasleari entzuten eta gero seme-alabei eta
ez alderantziz. Azken figura garrantzitsua eskola da, hemen 7
urterekin hasi eta 16rekin bukatzen dute eta mota dela eta, eskola gehienak
publikoak dira.
Inger Enkvit-i
Espainiako erantzunak hobetzeko zer egin daiteken galdetu diotenean, hau
izan da bere erantzuna: “Irakasleen nibel edo maila linguistikoa hobetu eta
baita zenbat lege hobetu ere. Garrantzitsuena ez bai da guztiek hezkuntza
edukitzeko diru inbertsio asko egitea, guztiek jaso ez nahi dutelako.”
Azken finean, interesgarria
da eta baita egokia ere hezkuntza sistema paregabea edukitzea, baino horrek
ikasle batzuei kalte egiten ez dien bitartean. Izan ere, batzuek ikasi nahi ez
izateak , ez du esan nahi 5 edo 10 pertsonek bakarrik magisteritza ikasi nahi
dutenik, eta Finlandian behintzat, ikasle askori kentzen diete beraien irakasle
izateko aukera. 10eko ikaslea izateak ez baitu ziurtatzen ikasle ona izango
zarenik, ezagutza eta adimen handia daukazula baizik. Horregatik horri
dagokionean, bokazioa duten eta ikasteko gogoa duten zenbaitzuk ikasi nahi
dutena baztertzea eragiten die nahiz eta ikasle onak izan (7 eta 8koak ere
ikasle onak direlako, haien aurretik 10 pertsona dauden arren.
Espainian hori
ezartzearena zaila izango litzakeela ziurra da aldaketa asko suposatuko
lituzkeelako. Gainera, ez bakarrik eskolan, baita familietako kide guztietan
ere (guraso eta ikasleetan batez ere). Askok pentsatuko dute Finlandiako
hezkuntza horren ona bada, saiatzea ez legokeela gaizki eta saiakera bat
egiteagatik ez dela ezer gertatzen. Baino ondo ateratzen ez bada, zenbait
generaziori kalteak ekarriko lizkieke. Beraz, egin baino lehen, aukera guztiak
pentsatu eta aztertu beharra dago eta besapean zenbait errekurtso izatea ere
bai. Orduan bai probatzea izango litzake kontua, eta hezkuntza sistema horrek
Espainian duen harrera adi behatu. Nork daki zer gertatu daitekeen. Dakigun
bakarra, hori ikustea interesgarria izango litzakeela da.
Albiste hau bere osotasunean irakurri nahi ezkero, baduzue hemen klikatzea.
PD: Albistea denok landua da nahiz eta Aitziberrek idatzia den.
domingo, 13 de noviembre de 2011
Elkarrizketaren balorazioa
Elkarrizketa egiterako orduan, nahiko eroso sentitu nahiz, irakasle onek, askotan bere istorioak eta bere laneko anekdota asko kontatu dizkidalako. Honek lagundu zidan lasai egoten eta banekien bera horretaz oso gustora hitzegiten zuela eta are eta gehiago lagungarria bazen niretzako. 1h 25min egon giñen hizketan, bueno hobe esanda, egon zen hizketan, zeren eta, gutxi uzten zidan niri.
Hasiera batean elkarrizketa oso formala zen eta datu nahiko zehatzak eta historikoak ematen zizkidan gauz batzuetaz, ez zirenak oso baliogarriak lan honetarako, baina denbora pasa ahala eta galderetan gehiago sakonduta, lan honen funtzioa beteko zuten erantzunak ateratzea lortu nuen. Asko gustatu zitzaidan ez zidala adibide bakarra ematen kasu bakoitzean, baizik eta burura etortzen zitzaizkion guztiak, baina politena izan zen oroitzerakoan jartzen zuen poztasun aurpegia. Horrek lagundu zidan ikusten benetan disfrutatu zuela lanbide horretan eta motibazioa sortu zuen nigan noizbait hori lortzeko helburuarekin.
Hasiera batean elkarrizketa oso formala zen eta datu nahiko zehatzak eta historikoak ematen zizkidan gauz batzuetaz, ez zirenak oso baliogarriak lan honetarako, baina denbora pasa ahala eta galderetan gehiago sakonduta, lan honen funtzioa beteko zuten erantzunak ateratzea lortu nuen. Asko gustatu zitzaidan ez zidala adibide bakarra ematen kasu bakoitzean, baizik eta burura etortzen zitzaizkion guztiak, baina politena izan zen oroitzerakoan jartzen zuen poztasun aurpegia. Horrek lagundu zidan ikusten benetan disfrutatu zuela lanbide horretan eta motibazioa sortu zuen nigan noizbait hori lortzeko helburuarekin.
jueves, 10 de noviembre de 2011
Elkarrizketaren balorazioa _ Saul
Azkenean lortu dut elkarrizketa egitea!
Hasiera batean espero ez nuen arren, gustura eta pozik atera naiz
elkarrizketatik. Hasieran lotsa puntu batekin
abiatu naiz institutura. Arraroa egin zait zentzazio hori izatea, izan ere,
konfiantza handia transmititzen didan irakaslea da hau, eta askotan egon gara
biok elkarrekin hizketan. Gaurkoa, ordea, egoera desberdin gisa azaltzen
zitzaidan; ez zen batere naturala neure burua irakasle honi era formalean elkarrizketa
bat egiten imajinatzea.
Hala ere, bera ikusi dudan bezain pronto lasaitu eta eroso sentitzen
hasi naiz, betiko naturaltasuna transmititu baitit. Gainera berarentzako ere
egoera arraroa zela ikusteak naturaltasun zentzazio hori indartu dit, eta
elkarrizketa formala espero nuena, ohiko solasaldi erosoa bihurtu dugu.
Elkarrizketa, berez, motz (25 min. Inguru) gelditu zaigu, hala ere lortutako
informazioa zehatza, baliogarria, eta aberatsa izan dela uste dut. Esan bezala,
pozik atera naiz solasaldi honetatik.
Gehien gustatu zaidana neure burua berarekin (gaztea zenean)
identifikatzea izan da. Lehenengo galderatik konturatu naiz honetaz; ea
zergatik erabaki zuen irakasle izatea galdetu diodanean, hasieran beste asmo
batzuk zituela azaldu dit, baina bizitzan izandako hainbat faktoreek irakaslea
izatera bideratu zutela. Bere esanetan; “azken finean ez dut uste izan dela
erabaki bat, baizik eta bizitzak eraman zaituen leku bat”
Hau entzuterakoan nire egoera etorri zait burura, zeinean, nik ere,
beste asmo batzuk nituen, eta azkenean, berari gertatu zaion bezala,
irakaskuntzarako bidean ikusten dut neure burua.
Beraz, esaldi horrekin geratzen naiz, bizitzak garamatzan bidea
besterik ez dela hau, eta gure kasuan, bideak, hezkuntza mundura eraman
gaituela.
martes, 8 de noviembre de 2011
Hezkuntza Sailak Ordezkapenetarako 3 milioi euro gutxiago
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak datorren urterako 2.645 milioi euroko
aurrekontua du. Hezkuntza arloan nahiz
eta %0,9 jaitsi, aurrekontu guztiekin konparatuz %0,1 igo da.
Hezkuntza Sailaren helburua, hezkuntzarako eskubideak berdintasunez gauzatzea da, eta hau lortzeko hainbat murrizketa egin behar dituzte:
Hezkuntza Sailaren helburua, hezkuntzarako eskubideak berdintasunez gauzatzea da, eta hau lortzeko hainbat murrizketa egin behar dituzte:
- ·
Eskolaratzeko dirua, %1 igo
- ·
Langileen
lan baldintzak eta ordezkapenak berdin mantenduko dira, baina ordezko langileen
gastuetan 3 milioi euro gutxiago gastatuko
dituzte, milioi bat gutxiago lehen hezkuntzan eta 2 milioi gutxiago
derrigorrezko bigarren hezkuntzan.
-
·Unibertsitateetan
eta ikastetxetan ekintza batzuk atzeratu egin beharko dituzte, eta beste
urtetan eskaini ohi izan diren sari
batzuk, kenduko dituzte.
-
·Bigarren
hezkuntzako laugarren mailan eskaintzen diren atzerrira ingelesa ikastera
joateko udalekuak kenduko dituzte eta honekin 80.000 euro aurreztea
espero da.
Gaur egungo egoera dagoen
bezala, murrizketa batzuk egitea beharrezkoa da irtenbideak emateko, baina
hezkuntza arlotik at, izan ere, hezkuntza on bat edukitzea haur eta gazte
guztientzako onuragarria da eta ekintza interesagarri batzuk alde batera uzten
ditu murrizketa honek, hala nola, kanpora ikastera joateko aukera ( ikasteko
aukera paregabea), langileen gastuak murriztearekin ere galtzen ateratzen gera,
baliabide gutxiagorekin geratuko baitira.
Ikasleak eskolaratzeko
gehiago ordaintzea ere, ez da irtenbide egokia, nahiz eta zifra txikia izan,
familia askorentzat handia da.
Albistea, gaur, 2011ko azaroaren 8an berria
egunkarian atera da bertan interneten baino zabalagoa da eskaintzen den
informazioa.
Hona hemen, albistearen irakurtzeko esteka: klik!
GALDETEGIA
Irakasleari egindako
elkarrizketa oso interesgarria izan da. Hasteko,
galdera erraz edo sinpleenak egin nizkion, eta haiek egindakoan, berak esan
zidan moduan galdera “konplikatuagoak” egin nizkion. Bere erantzunetan, ideiak argi
dituela nabarmendu nuen. Nahiz eta ikasten hasi zenean irakasle izatea ez eduki
buruan, orain inor baino gusturago dagoela
bere lanarekin esan zidan. Galderetako batean,
irakasleak (kasu honetan berak) zer sentitzen zuen ikasle bat galduta (bai
ikasketetan eta baita bizitza pertsonalean ere) ikusten zuenean galdetu nion,
eta zer egin behar den ere. Bere erantzuna , ondorengo hau izan zen, jakin ez
dakiela jakin beharko zutenik zer egin behar duten kasu honetan, baina
laguntzen saiatu? Bai, beti. Duela urte batzuk, arazoak zituzten pertsonen
gelako tutore izan zela esan zidan, eta batzuetan zaila egiten zitzaion arren,
irakasle moduan ihardun duen urte guzti hauetako urte onenetariko bat izan zela
esan zidan, edozein irakasleri gomendatzen ziola horrelako talde batean proba
egiteko komentatu zidan eta harrituta geratu nintzen, urteetan zehar
irakasleak zein talde txarra tokatu
zaien moduko esaldiekin kexatzen entzun
ditut benetan zein arazo duten jakin gabe (nire esperientzia pertsonalarengatik
diot hau) eta orain, irakasle honek
emandako erantzunarekin eta ze modutara kontatu zidan ikusita, laguntzeko prest
dauden eta ez dauden irakasleak daudela ohartu naiz. Beste erantzun guztiak,
interesgarriak iruditu zaizkit ere, batzuk bitxikeri bezala eta beste batzuk
neure etorkizuneko lanean erabilgarri
izan daitezkeen hainbat tresna, truku… izan daitezkeela konturatu nintzen,
eroso sentitu nintzen elkarrizketa egiten, gustuko duzun pertsona batekin
ikastea bezalakorik ez dago!
lunes, 7 de noviembre de 2011
Galdetegia zer moduz?
Irakasleari egindako galdetegiari dagokionean, gutxi gora-behera espero nuen bezala izan da. Gauza batzuk zuzen erantzun ditu, inolako nahasterik gabe eta gainera erantzunak espero nituenak izan dira. Beste batzuetan ordea, nolabaiteko birak eman dizkio galderei, beste gauza bati erantzungo balio bezala, inolako anka sartzerik ez egiteko. Baino beno, hori galdera zailetan edo egin duenez, bere jarrera modu batean ulertu egin det.
Beraz, galdetegia bere osotasunean erabilgarria izan zaidala uste dut, beintzat hainbait detaile eta irakasleen jarrera ulertzeko. Eta nola ez, beste batzuen esperientziengandik ere ikasteko, gauza onak zein txarrak izan.
Aitziber.
viernes, 28 de octubre de 2011
Greba erdizka gelditzen da Nafarroako ikastetxe publikoetan
Greba eguna ostean, eta 4000 pertsona inguru Iruñera gerturatuta, datuak ateratzen dira eta lehendabiziko kontraesana ateratzen da. Hezkuntza sailak %34 kokatzen du jarraipena eta aldiz sindikatuek %70an. Hezkuntza sailak dioenez jarraipen gehiago eduki du bigarren hezkuntzaren aldetik lehen hezkuntzaren aldetik baino. Greba egitera gerturatu zirenak diotenez: irakasleak beraien lana murrizketekin eraginda dagoela diote, lan ordu gehiago dauzkatelako, ume gehiago klaseetan eta horrela klasetako kalitatea baldintzatuta gertatzen da. Baita esan behar da, 55 urtetik gorako jornadako murrizketa ez dela aurrera eramango eta lan ordu berdinak dauzkatela. Hala ere, harrigarriena bajak ez betetzearen arazoa da Iruñeako zenbait ikastetxetan gertatu den moduan.
viernes, 21 de octubre de 2011
AUTOKRITIKA, OLATZ HERNANDEZ 31.A
Nik "k" taldekoei azaldu diet adimen emozionalari buruz nekiena. Asko ez dakidanez, ideia generala bai, baina daukagun informazio guztia menperatzen ez dudanez, papera eduki dut aurrean. Hala ere, taldekideek, papera aurrean eduki arren, beraiei begira hitz egin detela esan didate, batzutan trabatu egin naizen arren. Nahiko ondo ulertu didate azaldutakoa, halka ere, informazio falta dagoela komentatu didate, oso praktikoa egin dugula lana.
ADIMEN EMOZIONALA (Nola landu)
Inteligentzia emozionalaren ezagugarriak, gure burua motibatzeko gaitasuna, gauzak egiteko nahia ez galtzea nahiz eta frustrazioak jasan, inpultsoak kontrolatzea, gure animo egoera erregulatzen jakitea, ezinegona kontrolatzen jakitea, enpatia erabiltzen ikastea eta besteengan konfiantza edukitzea dira.
Norberaren ezaugarri emozionalen %50ª genetikatik datorkigu eta beste %50ª jaiotzez eta haurtzaroan bereziki bizi izan ditugun esperientziatik.
-Umeek beraien burua motibatzeko gaitasuna lantzea: Jolasak, jarduera dinamikoak eta parte hartzea bultzatzen dituzten jarduerak egitea. Adibidez: Altxorraren bila, hau helburu zehatz bat lortzean datza. Mota honetako jokoen bitartez umeen motibazioa, talde lana eta parte hartzea bultzatzen da. Gainera, jarduera dinamikoa da.
-Gauzak egiteko nahia ez galtzea nahiz eta frustrazioa jasan: Nahiz eta oztopo batzuk jasan, aurrera jarraitzea bultzatzen dituzten ariketak. Adibidez: Zaku lasterketa, non erori arren berriro altxatu eta aurrera egin behar duten. Talde lana sustatzeko beste ariketa batzuk egiteko aukera ere badago. Hala nola bi pertsona edo gehiagok elkarri lotuta egiten duten lasterketa.
-Inpultsoak kontrolatzea: jolasak zeozer egitera bultzatu arren, inpultso hori kontrolatzen lagunduko gaituzten arauak. Adibidez: Baloi batekin harrapaketetara, honetan harrapatzaileek baloia eskuen artean daukaten bitartean ezin dituzte hankak mugitu. Horretaz gain, harrapatzerako orduan, baloiarekin harrapakina ukitu beharko dute hau askatu gabe, hau da, baloia ezin da jaurti.
-Gure animo egoera erregulatzen jakitea: Ezagutzeko, lehenik eta behin, animo egoerak zeintzuk diren jakin behar dituzte. Horretarako, animo egoera ezberdinak antzeztaraziko diegu. Triste, alai, haserre…
-Ezinegona kontrolatzen jakitea: Umeek bere txanda itxoiten irakasten duten jolasak besteen txandak errespetatuz. Adibidez: Errelebo lasterketa, non aurrekoak bukatu arte itxaron behar dutela beraiek hasteko. Talde lanean pista jolasa ere erabili dezakegu, non pista ahalik eta azkarren irakurri nahi duten baino hori baino lehen froga bat pasa behar duten.
- Enpatia lantzen ikastea: Besteen egoeretan jarri eta hauek ulertzeko jolasak. Adibidez: Antzerki bat non beste baten paperean sartu behar diren eta haien egoera ulertu behar duten hobeto antzezteko.
-Besteengan konfiantza edukitzea: Konfiantza lantzeko jolasak. Adibidez: Erortzen utzi beste batek hartuko zaituela konfiatuz. Begiak estalita atzeko batek gelan zehar gidatzea zenbait testura diferente dituzten gauzak ukiaraziz.
jueves, 20 de octubre de 2011
Autokritika, Aitziber Cruz
Nik "I" taldeari eman diot azalpena. Hau egiterakoan, gustora sentitu naiz baino arazoren bat ikusi dut. Arazo nagusia trabatzearena izan da. Izan ere, ez irakurtzeko sahiakerak egiteagatik, sinonimo eta adibideak nere patrikatik sortzen sahiatzerakoan, azalpenak ulerkorragoak egiteko. Bestela, gainontzekoak ahotsa ondo proiektatu dudala komentatu didate eta besoak mugitzerakoan ulerkorragoa egiten dudala.
miércoles, 19 de octubre de 2011
Ikasle baten ama hiru urtera zigortua irakasle bat erasotzeagatik
Epaiak jasotzen duenaren arabera ama eta bere alaba Bilboko ikastetxe bateko jolastokian zeuden emakumeak bere alabari txokolatezko arrautza bat eman zionean. Momentu horretan ikastetxeko zaintzazko irakaslea agertu eta leku horretan jatea debekatuta zegoela gogoratu zion emakumeari. Emakumeak haserretu eta modu txarrean irakaslea bultzatu ondoren oldartu eta honi muturrekoak eta ostikoak ematen hasi zen mehatxuak botatzen zituen bitartean, “hilko zaitut”. Jipoiaren ondorioz irakasleak 77 egun behar izan zituen osatzeko eta, hala ere, eskuin eskuko atzamar bat osatu gabe kaltetuta gelditu zaio.
Begi bistakoa da azken urte hauetan irakaslearen irudia pairatu duen gainbehera. Orain dela urte batzuk irakaslea oso pertsona baloratua eta errespetagarria zen. Gaur egun, ordea, errespetu hori galdu da gure gizartean. Gainera, ikus daitekeenez azkenengo urte hauetan arazo hau okerrera doa.
Horrelako gertaerak edozein pertsonari zuzenduta eta edozein esparrutan gertatuta ere jasanezinak dira, hala ere, guk irakasleak izateko ikasten ari garela, ikus dezakegu irakaskuntzan gero eta gehiago gertatzen ari diren gertaerak direla hauek eta hori da gehien kezkatzen gaituena. Baliteke, kasu hau ez ohiko kasu bat izatea, eta holako eraso bortitzak egunero ez gertatzea, baina irakaslearekiko errespetua kolokan jartzen duten egoerak egunero errepikatzen dira.
Ikus dezakegunez irakaslearen buruhauste bakarra jada ez da ikasleak ahalik eta era egokienean hezitzea, baizik eta erreformen erasoen aurrean, ikasleen erasoen aurrean, eta orain ere, gurasoen erasoen aurrean ikasleak zelan hezitu ditzaketen asmatzea.
Prestatu beharko gara..
Albiste osoa irakurtzeko klik!
Autokritika. Iñaki Amado 31A
Adimen emozionala azaltzerakoan G taldeari nik egindako autokritika, ez neukala gaia menderatuta paperik gabe egiteko moduan eta denbora guztian txuleta begiratzen egon behar izan naizela izan da. Aldiz nire lana azaldu diedanei egindako kritika, azkarregi hitzegin dudala eta teoria gutxi sartu dudala azalpenean izan da, zeren eta, azalpen oso praktikoa izan da, joko askoren azalpenen bitartez.
Iñaki Amado 31A
Iñaki Amado 31A
Autokritika; Saul Jimenez Perez -31A-
Gaurko jardueran "M taldean" adimen emozionalari buruz hitz egin behar izan dut hau zer den eta zelan aplikatu daitekeen azalduz. Hau egiterakoan papera gehiegi begiratzen nuela konturatu naiz, agian ideiak argi nituen arren zenbait kasutan zelan azaldu zaila egin zaidalako. Gainera baliteke teorikoki azalpen gutxi eman ditudala eta adibideetan gehiegi murgildu naizela. Hala ere, taldekoek adibideekin ulertzea errazago egin zaiela adierazi didate.
Saul 31A
lunes, 17 de octubre de 2011
Karrera batzuk desagertuko dira... Nun?Zeintzuk?Zergatik?
UPV-k beste kampus batzuetan errepikatzen diren eta ikasle gutxi dituzten karrera batzuk kenduko ditu.
Krisi ekonomikoa izan da erabaki horren arrazoia eta proiektua urte bukaerarako prest egongo da nahiz eta 2012-13 kurtsoan jarriko den martxan. Konponbidea aurkitu behar zaien 3 situazio ikus daitezke: Matrikula baxua dituzten eta zentro ezberdinetan eskaintzen diren titulazioak, matrikula baxua dituzten baino zentro bakar batean eskaintzen diren titulazioak eta espero dena baino harrera sozial gutxiago dituzten karrera berriak. Baino lehen pausoa, bikoitzak edo hirukoitzak dauden karreretan ematea erabaki da.
Kenduko diren graduak nagusiki ingeniaritzakoak izango dira baino Ekonomia eta Enpresakoak, Kimikakoak, Enfermeritzakoak eta hezkuntzarekin lotutakoak ere izango dira. Gainera ikasle gehien dituzten fakultateak mantentzea da printzipioz mantenduko den irizpidea. Baina horrek ez ahal du gradu horien media gehiegi igoko? Hori da ikasleontzat arazo nagusia, buruhauste gehien ekartzen dituena. Selektibitate berriarekin nahiko okertu dituzte gauzak orain berriro hanka sartzeko. Adibidez orain farmazian sartzeko nota altua eskatzen badute, hau betetzekotan 14puntutik 13,5 atera beharko ahal da?
Ikasleak garen aldetik badakizu ikastea dela gure eginkizuna, baina argi dago pertsonak garela eta eskatzen den media arrazionala izan behar duela. Beraz erabaki azkarrak hartu aurretik, ondo legoke horrek ekarri ditzakeen ondorioak aztertzea.
jueves, 6 de octubre de 2011
EGA beharrezkoa?
Bizitzako %50a edo gehiago euskaraz kurtsatu eta graduko ikasketak egin ezkero , eskolak hizkuntza ezagutza maila edo trebezien inguruko titulu edo ziurtagiriak emango dira. Gainera, unibertsitatea ez den beste ikasketak burututa ere eskainiko dira.
hori ez litzateke horrela izan beharko. Izan ere, lege berri onek ez du bermatzen jendea euskara maila horretara iristen denik. Horregatik, gutxienez bizitza osoan zehar “D” ereduan aritu diren pertsonek jaso beharko lukete. “B” eredukoek besteen titulu bera eskuratzea ez zaigu bidezkoa iruditzen. “D” ereduan ikasi dutenen euskara maila bera al dute? Hori da Celaá hezkuntza kontseiluko aholkulariak zehaztu duena eta bere justifikazio bakarra hauxe izan da: ez da normala herri batean lan egiteko herri horren hizkuntza ziurtatzen duen agiria eskatzea. Baina guk badakigu euskara ez dagoela beste edozein herrialdetako hizkuntzaren egoera berdinean. Azken finean, euskara sustatu eta bultzatzeko beharra dagoela uste dugu.
Hona hemen Gara egunkarian agertutako albiste honen link; klik! viernes, 30 de septiembre de 2011
AURKEZPENA
Bazen behin blogak egiten ez zekien talde bat, zeini aurkezpen bat idaztea agindu zioten, eta zer jarri ez zekienez istorio bat kontatzen hasi zen. Talde hau, magisteritzako lehen hezkuntzako gradua ikasten hasi ziren ikasleek sortu zuten. Talde honetako partaideak herrialde ezberdinetakoak ziren, Aitziber Cruz eta Olatz Hernandez (Donostiakoak), Iñaki Amado (Altsasukoa), eta Saul Jimenez (Gasteizkoa). Ikasle hauen blog-a gustukoa izango duzuelakoan besterik gabe, agur!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)