Blog-ean hausnarketa egiteko normalean berriak erabili behar ditugun
arren, oso iritzi artikulu interesgarria iruditu zaigu. Honek gaur egun
hezkuntza pairatzen hasi den, eta etorkizun batean pairatu dezakeen egoeraren
berri jasotzen du. Gainera, oso hitz gutxitan eta era erakargarri batean
idatzita dagoenez kuriosoa eta polita iruditu zaigu, nahiz eta barnean
irakasleentzako etorkizun beldurgarria gordetzen duen.
Artikulua ulertzeko hezkuntza ez den beste lan esparruetan gertatu dena
aztertu beharra dago. Industrian, adibidez, hasiera batean ekoizpenerako
langileen eskuak ezinbestekoak baziren ere, denborarekin makinak agertu eta
apurka apurka langileen beharra murrizten hasi zen. Honen ondorioz, langileen
kopurua, industrian, nabarmen murriztu zen. Adibide hau kontuan hartuta, teknologia
berriek, gizakiaren lana errazteko aitzakiarekin sortu baziren ere, gaur egungo
kasu askotan gizakia bera ordezkatu dutela esan dezakegu. Zertarako ordaindu 10
langileen soldata, eginkizun bera betetzen duen makina zoragarria martxan
jartzeko langile bakarra behar ba da?
Guri dagokigunez, hezkuntza arloan, begi-bistakoa da teknologia berrien
erabilerak azken urte hauetan izan duen hazkuntza. Egungo irakasleek hauek
erabiltzera behartuta daude, eta haien lana pixkanaka pixkanaka mugatzen hasi
da. Lehen, irakasleak euren hitzez baliatu behar ziren teoria desberdinak
azaltzeko, egun, ordea, nahikoa da botoi bat sakatuz makina batek teoria bera
azal dezan. Beraz, egoera honek aurrera jarraitzen badu, irakaskuntzarako
pertsona formatuak eta kualifikatuak garatu beharrean, nahikoa izango da
teknologia berrien erabilera ezagutzen duen pertsona bat kontratatzearekin. Eta
egoera honetan,azkenean, ahots mesianikoko errobotarekin topatuko gara.
Honetaz gain, azkeneko urte hauetan komunikabideetan hainbeste erabilia
izan den “krisia”-ren aitzakipean gertatzen ari diren murrizketa guztiak
kontuan hartzen baditugu, eta gero eta pertsona gehiago langabezian aurkitzen
direla jakinda, erraz uler dezakegu langileak makinekin ordezkatzeak ekar
ditzakeen onurak zenbait pertsonen poltsikoetan.
Gainera, eskoletan, gero eta garrantzia handiagoa ematen zaie eduki
akademikoei, eta giza irakasle errealaren beharra duten balore moralak eta
giza-harremanak baztertu egin dira. Guzti hau kontuan hartzen badugu ezin dugu
iritzi artikulu honetan azaldutako etorkizun beldurgarrirako bidean gaudela ukatu.
Beraz, hezkuntza zertan bihurtzen ari den hausnartu beharrean gaudela
pentsatzen dugu, eta baita teknologia berriek ekartzen dituzten ondorioak
aztertzeko beharrean ere. Argi dago teknologia berriei esker baliabide asko eta
aberatsak ditugula gure esku, eta hauek era egokian erabilita izugarrizko
laguntza lortu dezakegula. Beraz, ondorio gisa, esan dezakegu irakasle moduan
eskaintzen, edo askotan inposatzen zaizkigun baliabideak ondo aztertu eta hauen
erabilera ondo neurtu behar dugula ahots mesianikoko errobotak gure lanean ordezka
ez gaitzan.
>Danok lan egin dugun arren aste hontan neri tokatzen zitzaidan blog-era pasatzea. Horregatik etiketetan neu bakarrik agertzea.